Ez diteke nor-nai izan pagano
Clercq, René de
Ez diteke nor-nai izan pagano:
Ortarako bear da bioztun
Izan, eta maite eguzki ta ardoa,
Nabaritu zaiñetan naitasun.
Ez ditzake nork-nai lur-magalean
Arki bere irrikiak oro;
Beldur gabe ibilliz deiño bizi,
Asperarik gabe iltzeraiño.
Izan da, bai, lurtar esker-gabentzat
Lur maite au ama bat bezela.
Paganoa bizi da biziz emen
Edertasun betean dagola.
Goizetik goiz dijoa egatxabala
Kantaz egan, ta bere zerua
Naiko eder ta naiko du jasoa:
Beste zeru denak gezur dira,
Beste zeru denak dira lillura;
Izartegi goi au bakarrikan,
Baitakarzki izar aspaldikoak,
Loratzen da, ederrik, ni-baitan.