inprimatu
Juan Ramon Jimenez'i agur
Izenburua:
Juan Ramon Jimenez'i agur
Sinadura:
Eusebio Erkiaga
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Erkiaga, Eusebio

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3/6
Orrialdea:
147

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Charmagarria

 

 

 Gauaz eder da argizagia

 Egunez ere bai ekhia;

 Hayen pare da ene Maitia

 Hain beita hura xarmagarria.

 

 Xarmagarria lo ziradia

 Eztitasunez betia?

 Lo bazirade iratzar zite;

 Etziradia loz ase?

 

 Igaran gauan ametsetarik

 Botz bat entzun dut xarmantik;

 Eztitasunez betia baitzen

 Haren parerik han etzen.

 

 Amodiua gauza erhoua

 Presuna gal dirodena;

 Gauak lo gabe, egunak ere

 Errepausurik gabe.

 

 Zureganikan separatzia

 Iduritzen zait hiltzia;

 In dazu pot bat ene maitia

 Benturaz dateke azkena.


Ekhia

 

 

 Egunaz ekhia eta gauaz argizagi

 Hayek argitzen dute mundu guziari;

 Gaitzikan baduzula niri etzait iduri

 Itxuran ez baiduzu faltarik ageri.

 

 Arropa tristeak eta zihau alegera,

 Niri pena emaiteko jin zira mundura;

 Halere nahi zintuket ikusi ardura

 Izanen badut ere betikotz malurra.

 

 Urįo erraturik dena beti da dolugarri,

 Laguna galduz-geroztik nuat joan eztakit;

 Ene izatia hartarat erori

 Mundu huntan ezpeitut bat konsolagarri.

 

 Zanguak banitu nik hegalen pareko

 Desir dudanian zure ganat jiteko,

 Kaloja bat egin nio iluntzen deneko

 Zuk baizik jakin gage biak egoiteko.

 


Barbera'ren koblak

 

 

 Kantore berri xarmant batzu orai asten niz kantatzen,

 Inorant denik balin-bada, guziek entzun ditzaten:

 "Izar eder bat, ba-dakizue, jinik ba-dela "LUZAIDE'N",

 Eztitasunez betia da eta guziak ditu xarmatzen;

 Orai gaxua asia da tristatzen.

 

 Yinko Yaunaren Probidentzia ez dea bada haundia?

 Irauzketa'ko plaza hortan holako argi noblia!.

 Argi eder horrek merezi luke ederki ohoratzia:

 Oferendatzat emakozue mirra edo izensia,

 Ahal duenak urria.

 

 Barber gazte bat jiten omen da Espaņia'ko aldetik

 Arti zarra horren konsolatzera erremedioz beterik.

 Barber gazte horrek egin ote du oin mirakulu haundirik?

 Erremediok artu tu, bainan deus ez omen du oberik:

 Gaixua utzi du tristerik.

 

 Konseiluņo bat ba-nuke orai emaiteko zuri

 Baldin barber gazte horrenganik ez ba-zira heri:

 Nahi baldin ba-duzu konserbatu zure argi eder hori,

 Gezurņo zenbait erran behauzu adoratzaille orori

 Eta ez fida nehori.

 

 Amodiotan den persona ez da beti alegera;

 Plazer bezanbat pasatzen dizi penetan denbora.

 Ni ere alaxe niabilazu galdurik odola,

 Mundu hontako plazer guziek ez bai-nirote konsola:

 Hilik ere ez dut axola.

 


Erri maitiak igorri

 

 

 Eni Maitiak igorri

 Txoriņo batekilan goraintzi;

 Gorputzez urru izana gatik

 Biotzez dela beti enekin,

 Ikusterat jinen dela laburzki,

 Bizi nadin alegeraki.

 

 Ez da zeruan izarrik

 Nik maite dutana'in parerik;

 Lurrian sortua izana gatik

 Argitzen du ororen gainetik,

 Hain polita izaitearekin

 Ez estona maite ba-dut nik!

 

 Orai banoa erritik,

 Ardura dut nigarra begitik;

 Maitetto bat maitatu dut gogotik,

 Biotzaren erdi erditik;

 Kitatu ere behar beitut laburzki

 Ai!, nola biziko niz ni?

 


inprimatu