Belea eta axeria
Oxobi
Behin bazen bele bat: bele bat beltza,
Pika bezen ohoina, bainan zozoa!
Hartu zuen gasna bat, gasna bat gaitza,
Ardi esnez egina, bainan gozoa!
Zurxuri baten punttan, punttaren punttan,
Gure belea zagon nula gasna jan!
Axeri bat ttapattan, ttapa tta pattan,
Zurxurira jin zagon gosea tripan!
Egun on, bele jauna, oi zure soina!
Kanta hain eder balitz, zinez dautzut hitz
Ez litake xoririk, ez, ala fede,
Ederrez joan lironik zuri, jaun bele!
Bele jaunak orduan, ordu berean,
Mokoa du ideki... Gasna erori!
Axeriak ttapattan, ttapa tta pattan.
Berea ez du hetsi... Gasna iretsi!
Aho legun, muttur-luz, zenbat axeri
Bele gaizoen gostuz direnak bizi!!