Ogoigarren mendean, bagatzi yadanik
Satrustegi, Joxe Mary
Ogoigarren mendean, bagatzi yadanik
Yesukristo lurretik zerurat iganik,
Gure salbamendua munduan izanik
Gure bekatuentzat bizia emanik,
"Azken yuizioan yinen niz" erranik.
Luzaiden egin dute Pasione berria;
Abisatzera nua bersutan erria.
Gau batez gizon bat bidian eroria;
Alegia, ilikan zagola yarria.
Hura piztu zaut eta auxe da loria.
Goizeko iruetan ez da mirakulu
Eskandalak artzia ainbertze orgulu.
Munduan elaiteke ainbertze dolu
Mahatsaren aienak urinik ez-palu:
Arek enganatzen du anitz dizipulu.
Norbait ikusizkeroz ilikan abantxu
Kontzientziak ba-du zernahi meatxu.
Nork yosi behar zuen ainbertze petatxu;
Yendek izanen zuten anitz erreprotxu
Ezpalitz erne egon gaixo Feliz Kotxu.
Feliz gizahaxoa kexuan dabila,
Biotz onekoa da gaņera ta umila
Lasterka ba-doa or apezaren hila:
Yauna yin behar zazkit, prisaka nabila;
Bidean atxeman dut gizon bat hila.
Erriko artzain onak laster eman du itz:
"Zade istaņo bat or, yinen nuzu Feliz."
Gizahaizo gizona kexu ta murritz
Au erran bide dako, bai askitxo bortitz:
"Hila balin badago nik ez dezaket pizt."
Erran bezala biak ba-doatzi laster
Bidean errezatuz biz-pairu "Pater",
Laguntza galdeginez aingeru guzier;
Eyen ondotik urrun zadien Luzifer.
Hila piztu zayete arte huntan bier.
Apezaren ondotik gero medikua.
Feliz gizahaxua beti predikuan;
Medikua lasterka prisa zelakuan
Zapeta bat soinean bertze bat eskuan,
Telefona lepotik, atorra kanpuan.
Sakelan ba-zituen iru lau morfina,
zazpi kaxeta, eta bi penizilina.
Konsultazionea zuten itsurat egina,
Bainan eriak erne zeraukan besaina:
Urrundik senditu du eyen usaina.
Biranamun goizean Feliz polizietan
Donibanerakoan bere bizikeletan
pasaportea egin behar du eyetan;
Eyek ezarri dute pietun bidetan
Lagunen abisatzen zoin beren etxetan.
Feliz gizahaixoa zainak airaturik
Ordu artean ba-du zerbait pasaturik;
Ustez etzuen arek egin bekaturik.
Bere lagun guziekin an elekaturik
Libro utzi dituzte oro barkaturik.
Diberti zaitezte ongi gazteak munduan
Berantegi daiteke zahartu orduan.
Bainan au arrazue betikotz buruan:
Legearekin ez has sekulan guduan,
Galduak bai-zarate betikotz orduan.