Oroitza
Basurko, Juan
Ala bear da, egun batean
gaxorik nitzan gelditu,
eta luzaro oiean negon
ezin bertatik mugitu,
samintasunak bere ondotik,
iņoiz gaur onak ba ditu,
ala negola Jaun Zerukoaz
sarritan nitzan oroitu.
Agurgarri dan apaiz jaun on bat
maiz asko nuan ondoan,
ain da goxoa, ausartu nitzan
esanaz zer nun buruan,
itz gutxirekin bere laguntza
apalki eskatu nuan,
eta jakiņa -zer nai zenduke-
goxoki erantzun zuan.
Nai nuke jauna argitasuna
bertso batzuk egiteko,
eta ziur naiz laguntza ori
ez didala ukatuko,
Eliz liburu antziņakoak
irakurriz ortarako,
beorrek errex, ta egoki du
nere nai ori beteko.
Zintzo saiatuz apaiz jaun ura
liburu zarrai begira,
argibideak ekartzen zitun
oiean nengon tokira,
pozezko negar malko gozoak
irten araziz begira,
ordu artako laguntza aiek
gaur oroigarriak dira.
Ala sortu zan, ari eskerrak,
nere "Jesus'en bizitza"
gero ondoren izandu nuan
beste batzuen laguntza,
"Bordari" eta "Satarka" biok;
aurrera ziraten bultza,
alaitasunez bete-besta
jarririk nere biotza.
Arantzazu'ko Amakin dauden
praille apal doatsuak,
bereganatu zitun, emanaz
bear ziraden pausoak,
ain borondate aundikoa dan
Lekuona jakintsuak,
itz-aurrea're berak egiņaz
goratuz nere bertsuak.
On Manuel da aita -goxo bat,
aspaldi nuan entzuna,
jaun Lekuona'k bai agertu re
bere borondate ona,
emen nator ba eskertu nairik
berak egin zuen lana,
Jaun Zerukoak bedeinka beza
ain biotz on dun gizona.