inprimatu
Izarren Orduan
Izenburua:
Izarren Orduan
Sinadura:
Eusebio Erkiaga
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Erkiaga, Eusebio

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1951
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2
Orrialdea:
15-16

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Lekeitio'ko andra-aurreskua

 

Erkiaga, Eusebio

 

 Urte asko eztala

 neure erri maitian

 Doniane yai batzuk

 egiten zirian;

 yai berezi bat beste

 askoren artian

 Andren aurreskua zan

 eberdi-aurrian.

 

 Danok meza nagosi

 ostian plazara

 -lagunez yuryiduta

 batetik bestera-

 oitura begikuan

 pozik ikustera;

 oba geure eguneton

 ba'gendu aukera!

 

 Gona baltzak yantzirik

 ta gorantz gorriyak,

 buruko zapiyetan

 arro txori biyak;

 sorbaldetatik txairo

 loradun krespoiak,

 Manila'n egiņiko

 sedazko mantoiak.

 

 Aurresku onen barri

 Azkue'k ba-daki

 soņua paperetan

 ez al dauko euki?

 Tanbolinteru zarrak

 ezleuke azturik;

 arako bertsotxua

 gogora datorkit:

 

 "Zeure bular arteko

 kabeliņa alpakaua,

 zeure begira dago

 erriko eskribaua..."

 Luisatxu Kaiganeko

 gaur be gomutaua,

 aurreskua eiteko

 berez izentaua.

 

 Neskatil zoragarri

 gitxitxu lakuak

 sokan oi ziran lora

 udaberrikuak;

 laguntzaz bai topau be

 euren gustokuak

 mutil kolore eder ta

 bana-banakuak.

 

 Bira eta artaziyak,

 irradan puntuak,

 aurrera-atzerakadak,

 oin-muturrekuak...

 Gero neska-mutillak

 bizkor pandanguak,

 arin-ariņak eta

 biribillekuak.

 

 Geure mastiyetako

 txakolin gozua

 edaritzat, kentzeko

 egarri berua;

 kai eta liorrian

 poz erri osua,

 kale zarrak betian

 uyuyu zantzua...

 


inprimatu