Abenduan. Jaun done Toma Cantorberi'koa
Aguerre, Jose
Ill ontan dugu done bat aundi,
zeru goitian dagola;
Eguberrietan, ezba'litz aina,
jarriko ezuten bereala:
Cantorbery'ko Gotzai errimia,
makur-ezina ta zaila;
soin eta gogoz azkarra izanik,
otzan il zen eta apala.
Iesu'k munduan Goiko Jaunaren
ahala zeukan legezki
Olio-baratzan giza purtzilak
birrin al zituen errezki.
Iņork baņoago gaitza ikusteko
argia zuan egoki,
baita bularran su bat minago,
gaitzari bearrez iardoki.
Au ta guztire, Iesu, baketsu,
bildotxa-gisaz eman zen,
ixil-ixilik, bigun ta ezti,
Petri'n urrakoa adabatzen.
Orduz geroztik ikusi tugu,
eriok eztare ez izitzen,
kistar zindoen eredu autak
itz esan gabe pairatzen.
Iesu'ri Toma'k bai artu dio
antza t'iduri bizia;
nai ezbeitzuen etsai zakarra
dadin indarrak ukia;
armarik ere ezdela behar
zaintzeko etxe donia
bailitza soilik gaztelu-molde
guda-legez eutsia.
Orra noiz zituen Toma zuhurrak
itzak, ospatsu beitira;
arerio latzak bila zebilzkion
bazter orotan begira,
txede biurriz, marruma gaitzez,
patari-gosez eizira,
mendekio gorriz aspertu-galez,
deus ez izaki kupira.
Ikara gabe zegoan Toma,
biyotz zaintsua tin-tinko,
ta bere baitaz abiatzekotan,
etsaiak zituen autsiko;
oldez gotorra, buru bipila,
odol berozko bai golko,
alderditarrez eliza bete,
gudura zuken beharko.
Onen gaņera, elizakoak
oiuka naiak oldartu,
behar-beharra ba'zuten ere
beren burua garbitu.
Onen arian badoatzi zalu
naita barnetik ertxitu,
noiz eta ere beste batzuek
Toma beitute inguratu.
Baņan Gotzaiak gogor eginez
kataska-eskeko karrari,
maltso agertzen da, Kristo bezala
ola mintzatzen delari:
"Zabal dizogun bildurrik gabe
"bila datorkidanari;
""more castrorum" Eliza Deuna
"aldeztearren ez ari;
"Goiko Jaunaren oru doatsua
"gaztelu-gisan ez gorde;
"Artzai naizenaz iltzeko ere
"gertua daukit nik olde;
"beraz ordean begira zozue
"elizakori ez kalte.
"Jaunaren lege zorrotza beita,
"minki dezute bear bete."
Giza anker oiek, ederrets utsez
Erregearen asmua,
Tom gurenari otzan alare
moztu zioten burua;
Moztu ta amorru gaitzak artuta.
Toma'n uina, berua,
elizan zuten sakabanatu,
an utzitare gorpua.
Asi zitzaitzun larri mirariak,
hura gozetsiz, disdiran,
non eta gozoz elizatiarrek
deuntzat beitute segiran;
Gotzai-autu ta donets-artekoan
amabi urte yoan ziran;
orren "markarik" maiz ez atera
urteen jiran lurbiran.
Sotila beita ospatu degun
Toma Apezpiku ta Deuna,
aren berrian eman nai nizuen
nere kaskoak daukana.
Ortara nintzen bulkoan ere
beitut neonek eguna;
on dakigula zuei ta bioi
Toma Deunaren omena.
Urrilan. Dom Bruno
Aguerre, Jose
Dom Bruno
Euntan emeretzi
berrogei ta zortzi,
urri-illean
seigarrenean
nekean badare, al gera bizi..
Etxetik atera
aire zabalera;
degunaz susma,
erria da ema;
aizea barato, bakean gera.
Basoan, ixilik;
aizere ez ixpirik;
goian da bare,
errekan ere;
aditzen ezdela iņun ozenik.
Orain, beti, lehen
aizeak ezuen
txistua baizik
eraunts zelarik;
gu gaizo geranok ola ginuen.
Areago-re du;
bai ziņez ohartu
aizea dela
iarduki ergela
barra-barreatzen ots eta soņu.
Egalek, aukera
joateko nai-nora;
aize gaberik
ez da trabarik
zear egiteko, goiti-beitira.
Txoririk ez nabai,
oiurik ez nunbai;
airean keia
ezin barreia;
zeruan, laņoa, txurizko sapai.
Gilen, urrutian
aizkora-lanian;
ari da gogoz
kaska-kaska joz;
soņua zait eldu kaska banian.
Txuriko'k ez sainka;
ez ardi-marraka;
Yakue mutikoak
maltxo-maltxoak
larrean txerriak eroso dauzka.
Eskolaren ondo
mutikoak multxo;
egun orotan
ari pillotan;
gaur baņan mutikoak oro daude so.
Zer dan ezin uste
egunari dut galde;
beatza agoan
Dom Bruno zegoan:
Ixio, nik dudala egun au nere.
Azaroan. Urrelilia
Aguerre, Jose
Gerkeraz ere ola deritza;
idulez deiken ez ei da itza;
ikurraz kide?
"txiripaz" ote?
izenok guziz ezdakar egi:
norek airatu oin funts gabeki?
Udazken-lili, auxen bai gerta,
sasoi ontako erregin beita;
dituen margoez,
txuri, ņabarrez,
arro ta mardul, parerik ezdu;
otzak eztare ezdio izitu.
Orritan dena iltzen delarik,
urreliliak burua txutik;
ezgero uste
nola nai ere;
margotan ba'da, fiņura baiki,
ikartze gozo baitere dauki.
Oro da bakan lili bitxion,
mixterio larri bide bat berton.
Nola, ba, deike
ain dezan erne
urrelilia, beste loriak
agor dituen ipar gorriak?
Eskualdeon beintzat illen lorea
ba'zeneritza, ginuke obea.
Auxen seguru
badagokizu;
alatan ala, zer nai den ere,
arto jasorako autu zaituzte.
Aren txuria oin da gongoren;
illendako re du "tira" gizen;
t'iņork ez iguin
ba ere daukiņ
beltzaile-seta, etarikona
illak nai baiture ulunez "tizna".
Zenduak, oin beltz, zergatik ote?
kolore beltza, iduriz, leize;
beltzuna ezdea
argi gabea,
txuriai gosez jaten diena?
Uxa zagun beti argi ezdena.
Iltzen delarik gure maite bat
diruri bidean iya inpernurat;
zer dakarra, ba,
beltzera lerra?
Sinets ba'ginu, legea danez,
jauntziko giņake argi-margoez.
Urrelilioi, utz, ba, nik gorets,
azaltzen zarela zer den kolorez;
leia dizut nik;
ņabar ala orik
ba'zinetorkit, ber onetsiren;
argi-jatorriz, zaudela zauden.