Rodas eta Aznar
Ondarruko Bertso Berriak (1896)
J. Mª Etxebarriak bildu eta prestatuta
1
Milla zortzireun ta laroitamar
seigarreneko urtian
dibersio bat paratu nai det
gazte guzien artian,
botaziuak euki ditugu
Ondarruako partian
nai dutenian ez dute egin
arrantzalien artian
2
Amaika bada ate ondora
botuen billa etorri
opiniuak guri kendu ta
bueltatziarren Aznarri
orrelakorik egiterikan
etzan tokatzen Rodasi
fiñak zein diran erri (sic)
aurten ditu ikusi (sic)
3
Gizon bateri botuen gatik
agindu batel berria,
kafian bertan artu zioten
bela barrien neurria
suskriziuan batzen asi ta
gelditu dira erdira
Pio orrekin pasatu dute
izugarrizko feria.
4
Domeka orretan diru eskeintzen
oyek or ziraden asi,
Matias orrek zertan zebiltzan
laister zituen ikusi
albora juan zan itzegin naita
orri etzioten utzi
erritik orla ibiltzerikan
orrek etzuan merezi.
5
Egun orretan begien bistan
askok ikusitakua
gizon bateri nola eskeintzen
asi ziraden dirua
aurreragorik zabaldu zuten
kalietara bandua
ordenarikan etzala izango
eskeintzerikan dirua
6
Zuek bertsuak paratutzeko
Aznar zala bizkainua
seguru asko ba dakigu guk
dana ori kastillanua
orain lau urte Rodas daukagu
mesede egindakua,
mariñelari tokatutzen zan
jaun orrentzako botua.
7
Txaketa beltza alkondara plantxa
zigarro puro ta guzi,
gizon eder bat baporengana
juaten zuten ikusi,
Rodas jauna zala aditu ta
asi omen zan igesi
kafe batera sartu ornen zan
bolandera eta guzi
8
Ainbeste urtian egondu gera
molla batzuen eskian,
esan bezela logratu eta
or ari dira lanian,
Rodas jaunaren erregalua
or daukagu ondarrian
gizon batzuek ori salduta
dabiltza beste aldian
9
Foral batzuek amarratutzen
Otxana ziraden asi
faltso batzuek parte emanda
au ere degu ikusi.
Kulparik bape ez genduela
juezak zuen ikusi (sic)
berak artu ta eramatia
oyek badute merezi.
10
Zer izaten dan badakigu guk
diputadu egitea
adituakin entera zaite
kontra zeraten jentia
andiagua dana ba dakit
Bizkaiko senadoria
gizonarentzat onrik onena
mantxarik gabe jartzia.
11
Bilbo aldian irabazi du
tranparik gabe legian
ez gera asko ikaratuko
kantatzen zuen aurrian
maketo asko jarriagaitik
Aznarrek bere guardian
Martinez Rodas paratu dute
Senadoretzat kortian.
12
Gizon batzuek ibiltzen dira
bide askotxo pasatzen,
beste batzuek egoten dira
burutik ondo pentsatzen
Bilbo orretan erreza etzen
senadoretzat logratzen
Rodas nagusi jarriko zanik
etzuten oyek pentsatzen.
13
Gizon andia egiteko ere
diruak beti balio
Rodas orrekin orregatikan
izaten giñan gu fio
len daduzkan graduak ere (sic)
orain gora zaizka iyo
nai ezagatik Aznarri ere
berak aginduko dio.
14
Amalau bertso jarri ditugu
oso onradamentian
gauza txarrikan esan gaberik
tokatutzen dan legian
Aznar orrekin konpondu zaite zuek
nai dezuen legian (sic)
gu Rodasekin egongo gera
beti bezela firmian.
Bertso paper bi hauek autagaien arteko eta bataren eta bestearen
jarraitzaileen arteko gora beherak kontatzen dituzte. Batek fetxa du, 1896, eta
bestea ere garai horretakoa izango da. Lehenengoa zortziko txikian dago.
«Bertso berri batzuek» hitzez hasten dana, Eibarren Pedro Orueren imprimategian
argitaratu zuten. Bigarrenaren kopia bat erabili dut eta honek ez zuen ezer
jartzen, baina antzera argitaratua izango da, bildu zuenak, horrelako bertso
paper batzuk zituelako. Eta beste batzuetan kopiak eskuz eginda jasotzen
zituelako.
Azken hau zortziko nagusian dago eta huts batzuk ere baditu. Bigarren
estrofan errez konpondu daitezke. «Erri onetan» jarrita eta «aurten ditugu
ikusi». Baliteke oker kopiatzea ere, eta 13. estrofan konponketa erreza dago.
Eta 14.nean dagoen potoa ere errez zuzendu daitekena da.