inprimatu
Tolosaruntz
Izenburua:
Tolosaruntz
Sinadura:
Agustin Beloki
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Beloki, Agustin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1985-1986
Orrialdea:
327-329

Tolosaruntz (1981)

 

Beloki'tar Agustin

 

 Agur, Foru Uri-buru zarra,

 tori, lore sorta hau,

 ametsetan zeuri ostua, biotzak,

 itzultzea beartzen nau.

 Gauaren errainu ixil, beltz,

 lotsati antzera,

 zure kondaira jardinean, ixil, ixil,

 aurrera, atzera,

 ibiliaz artu ditut, lau, bost, lora,

 zeuden mila...

 zuk jaulkitako euskal azia, orra or,

 Aberri bila.

 Izaskun, Urkizu, zure seaskaren

 bi egal,

 egaletik ongi lotuak, izadi oialak

 dagizu magal.

 Magal sakonean, Oria erreka,

 joan aspergabean,

 odola bailitz dabil, sartu, irten, zure sabel

 bular bitartean.

 Gogamen egoak arrotuz, ibili naiz

 eusko-zeruan zear,

 asko dira seaska polit,

 atzera zu bakar.

 Bainan, zure lorategian, euskera, jakintza,

 Aberria, ta abar,

 ederrez, zu bezin eder dira,

 ez ain euskotar.

 Inguru erriska, sotil, apalak,

 zure kerizpean,

 aurrak Amari lez konta kontari

 euskera ederrean.

 

 Kerizpe hortan, napar zati bat

 ere bai,

 zuri esker, euskotar somatzen da,

 gure anaia.

 Gizonen batzar leku gainena,

 peri enparantza,

 lur-lan gogorren, eten une labur merezia,

 astelen arratsa.

 Bei, abere, tramankulu

 eta zenbat tresna,

 salerosketa jator, edo ta...

 azpijoko nabarmena.

 Andrezkoak berriz, larunbat goiza,

 azokaren biran,

 eusko barazki ederrenak saltzen,

 kaletarren aukeran.

 Inoiz arro, inoiz umil, sorgin aizea edo...

 itza parra parra,

 nor etorriko zai, bete ametsez diru poltsa zimurra.

 Gezurtxoak noiz behinka, edo... egi erdiak baldin...

 bearraren leiatila,

 auen bultzaz dagi jira,

 baserri diru-kurpila.

 Igandez zezen enparantza,

 euskal erletegi,

 kirol-itsasoan arraunlari trebe

 iru belaunaldi.

 Erri honek, mendez mende dakarren

 odol-ontzi irakina,

 arria jaso, aizkoraz erdibitu,

 pago-enbor muina.

 Egungo lantegi, ogi bide bakoitza,

 kirol mota berezia,

 sarri auen bidez epaitu bear

 auzo, errien auzia.

 Trebetasun ispillu, lanaren

 aurkezle

 egizko eusko arrazaren

 sukalde.

 Orra, «Tolosa», zure magalean,

 or,

 inguru errien burrundara,

 peri, azoka ta kirol.

 Erriska hauen piper ta gatza

 zure golda zulora,

 zuk, jakintza urez, busti Aberri zainak,

 ezkotu lurra,

 jarrai zure lumaz, Aberri kondaira

 edertzen,

 ez utz, zure idazle arrobia,

 agortzen.

 Erein azia, landatu lorak,

 eusko baratzan,

 geroan, Olerkiak zuretzat

 lore txorta ar dezan.

 Amets gau ibillia, nai nizun eskeiñi,

 Foru Uri-Buru zarra, gorasarre

 zuri.

 

 


inprimatu