inprimatu
Nere berbo conformatua
Izenburua:
Nere berbo conformatua
Sinadura:
Jose M. Zelaia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jose M. Zelaia

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1985-1986
Orrialdea:
265-268

Nere berbo conformatua

 

Jose M.ª Zelaia

 

 Nere bizitzako

 berbo fardelenak

 egizkoenak, santuenak,

 «parkatu esana»

 bota nahi nituzke

 paper zuri hontan.

 Mindu egin al zera

 papel humildea...

 nere hikubil andia

 ez da pisti gogorra

 mailua bai okerra

 ta higetaia zorrotza.

 

 Errustik nator

 odol gorritan

 bost milloi gizon hil da.

 Lapurrak gizonak

 andikiak,

 amorrua

 emateitenak.

 

 Nere mailuak ausiko ditu

 formal ez direnak.

 Otoika dabiltzan ur epelak...

 Higetaiakin

 serratuko diet kopetan.

 Ez dut egingo

 negarrik,

 ez naizelako ibili

 paltsorik.

 Eleizetan erreguka

 lantegietan lapurketaka,

 putekerietan aurrerakada,

 katarrak arrantzaka,

 hau duk munduaren gatza.

 

 Hona

 nere mailu ta

 higetaia jarriko ditut

 herri gainian

 histerrak ebagiteko

 behar danean.

 

 Geiago ez dira joanen

 erastunean mun egitera

 pontifikalen ondora

 gezurrez

 lotsagabez

 jendea engañatzera.

 Mailu berria s

 utei gorrian

 gorituren dut

 tripeak

 herretzeko suzko

 prasa gorrian.

 

 Su andia izanen da

 Babiloniako herrian

 hinoiz,

 ezagutu ez dan bezala

 burdin arte gori bizian.

 Akerrak

 batuko ditut

 lehenen

 huri andi

 mendi gain

 itxas ertz

 palazio zakar

 sala beltz

 zine hilun

 batzar gezur toki

 puterio etxe

 lapur zulo

 lantei ustel

 halper zahar

 zapaltze leku

 zorgin leza

 guztietatik.

 

 Asanbladea

 eginen dut

 munduaren aurrean

 herri orotatiko

 burdin ezkilak

 hastinduta

 txispa gorri artean.

 

 Hona,

 justizia eskaturen dut

 herriaren alde

 kateiz lotu

 sokaz hertsitu

 ta munak luzatu

 egia erran dezaten

 Babilonia nausian.

 

 Hurreak

 zidarrak

 ondasunak

 nauskeriak

 txarkeriak

 asanbladarik famatuenak

 juzgatuko ditu

 chanzasko karkajadetan.

 

 Burgesen mandua

 milaka urteren buruan

 herri larria zapaltzen

 hibili zena

 salaturen du

 makila bigurriz

 burdina goriz

 gomazko pelotaz

 eden hautsez,

 munduak jakinen dezan

 horainarteko

 burgeskeria.

 

 Arrenka hasiren dira...

 Justizia erranen diet

 Negarra eginen dute halarauz

 justizia ohiukaturen dio

 herriak,

 parkatu hots eginen dute...

 justizia erantzunen dio

 jendeak,

 estutu eginen dira

 hor, aguanta, zakarrak...

 jaurtiren die ahora

 lehengo gizon zapalduak.

 

 Errukia nahi dute

 hiltzaile lotsagabeak,

 Ia odola agertu da

 lur erraietatik

 hilaren ohiuz,

 garrazika, hesaka,

 mailua ta igetaia

 zorroztuak dire

 diktatore zakarren

 aurka.

 

 Hastarrak inor ez du hil,

 hastemea, bakarrik, zapaldu,

 hori egin du pekatu

 ta jaubea hasto berriz

 burgestu.

 

 Gizon zapaltzaileak

 gizonak hil ditu,

 ondasunak hostu,

 aberria lapurtu,

 ama garbiak bortxatu,

 argiari peloa tomatu...

 zuzentasunari hirri...

 egia zapaldu pezuñakin,

 maitasuna zapuztu,

 anaitasuna ronpihotu,

 euskara desegin,

 euskal bizia zuzitu.

 

 Pekatu egin du,

 herriak errez,

 gizonak hilez,

 hemakumeak bortxatuz,

 ta zatarkeri horrek

 eginez geroz,

 errukia nahi du

 hiltzailleak,

 parkazioa nahi du

 zapaltzaille krudelak.

 

 Errukirik ez dago, ez dago parkaziorik.

 

 Mailua ta igetaia

 sokea ta kateia

 diktatore berriak,

 hortxe, jarri ditu

 munduko ankerrei ta

 gizon zapaltzailleei

 agertzeko

 zuzentasun bidea.

 

 Asanbladea

 hasi zen

 zuzentasuna eskatzen

 egia nahi zuten

 gizon guztien legia,

 hau ez da parregarria.

 

 Andikeria

 beren arrokerietan dabil

 dindilizka

 hillunean

 burua sartuta

 masmearen antzeran

 soka puntan

 bizia aidean duelarik.

 

 Sokea egiten diardu

 luze ta luze

 noraiño ezean,

 diru hugerren kateia;

 sama estutu,

 ta burua hito

 eginen dion

 adinakoa.

 

 Nauskeria,

 arrokeriaren poza,

 ate bixegrak

 hugerrez gogortu dizkio

 beren ondamendian

 zarratuta geratu da.

 Bera bakarrik

 bizi nahi du

 herdoizko etxean,

 gizadiari arrapatutako

 hondasunetan.

 

 Jesus Nazaretarrak

 gogor hots egin zun

 mundua dardaratu nahirik,

 «Ez pilatu hugerrak

 janen dun dirurik».

 

 Nekea izanen duzu beti,

 dirukeriaren ondoren.

 Negurtu bizia,

 negurtu janaria,

 baña alperrik,

 gizonen itsukeria

 burgeskeriz jantzirik.

 

 Herriko

 zatirik nagusiena

 jaiki zaio

 gaiztakeri horren aurka,

 dehadarrez.

 Baina,

 ez Kristori,

 ta ez gizoneri

 ez diete

 jaramonik egiten.

 

 Hasarrea biztuten,

 odola hirakitan

 gizadia

 apurtu beharrean

 pisti artea dirudi

 gorrotozko gizadiak.

 

 Otsoak eta artzak,

 sugeak eta ziraunak,

 leoiak eta untxiak,

 akerrak eta bildotsak,

 txintxillak eta muskerrak,

 trumoi eta oñeztarrien

 bitartean

 helkarren artean

 hilten hasi dira

 burdina dardara

 azpian.

 

 Nausikeriaren

 hitsukeria

 akerraren adarra iduri

 gogorra

 eta

 okerra.

 

 Ta norberekeria

 haurrera dijoa,

 anaiak ondatzen,

 Etxeko hondasunak

 anaieri dizkien zorrak

 lapurretan atzerrira

 daramazkitela.

 

 Halaxen «Señor» handia

 arrapatu zuten

 muga ertzean,

 gero,

 hurrengoan,

 «kaballero» Dn, nausia,

 milloiak hartuta

 Suizara nahi zuan

 eramatia.

 

 Gosez anaiak

 ta hau duk kontrastea,

 Suizako bankupean

 sorturen dan sumendiak

 ez al dute

 botako

 honuntz

 lapurkeriz

 eramanda dauden

 hurre, zidar,

 hondasunak... !

 

 Herrian ez da izanen

 ez bizirik

 ez bakerik

 otsoak eta leoiak

 akerrak eta artzak

 herbi ta untxiek

 janariak hostuten dituen

 bitartean.

 

 


inprimatu