(Europako gerrari)
Aranbarri, Joxepa Antoni
Ager zaitez zeruko
uztargi ederra
pakia ematera,
akabatu gerra.
***
Gerr'au asi zanian
ez genduen uste
luzatuko zuela
gauzak onenbeste;
ez ogei ta bi egun,
juan dira iru urte;
Jesus eta Maria
urrikal zaitezte.
|