inprimatu
Zentral nuklearrak
Izenburua:
Zentral nuklearrak
Sinadura:
Jose Antonio Gesalaga Zaldubi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zaldubi, Jose Antonio Gesalaga

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1984
Orrialdea:
237

Zentral nuklearrak

 

Jose Antonio Gesalaga «Zaldubi»

 

 Aurreakuntzak ekarri digu

 nuklearren aukera,

 petrolioa ez baita inun

 arkitzen orain sobera,

 hori dela ta sortuak dauzka

 hainbeste gora-behera,

 batzuek aurka burrukatuta

 besteek bere aldera,

 arazo honi ez da erreza

 hartzea inork tankera.

 

 Iberduerok diruagatik

 zentrala jarri nahi digu,

 diru erreza izanen dela

 denok ederki dakigu,

 bainan zentrala hasi orduko

 kutsadura datorkigu,

 horixegatik gure barnera

 beldurrak sartzen zaizkigu,

 Euskal Herria ondamenera

 ixilik daramakigu.

 

 Hemendik sortzen den kutsadura

 ez du ezerk garbituko,

 eta luzaro eguzki berak

 ez du berdin argituko,

 askoz gehiago osasun gabe

 gaiso dira geldituko,

 jaio berritan berriz eznormal

 umeak ugarituko,

 ta hau jakinik nik ez dut inoiz

 zentralik defendatuko.

 

 Dirua nahita ez ote dira

 burutik hoiek arindu?

 hari guztiak jakin ondoren

 neronen bihotzak min du,

 gaitz honetatik Euskal Herria

 nahi nuke benetan zaindu,

 geure eskutan ez dago eta

 ezin diegu agindu,

 nahiz eta gure sentimenduak

 hori delata sumindu.

 

 Aurrerakuntza egokia da

 kalterik ez den denean,

 argi indarra gora daiteke

 erarik hoberenean,

 bainan inolaz ez dut onartzen

 hilketa dakarrenean,

 ta gutiago kutsadura hau

 betirako duenean,

 inongo diruk nola ordaindu

 bizitza hilda denean?

 

 Diru pixka bat lortzeagatik

 kaltea da gehiegia,

 Euskal Herria bihur nahi dute

 kutsaduraz hiltegia,

 jakin nahi nuke ea ote den

 gauza hori zilegia,

 herria berak ager dezala

 honetaz ikuspegia,

 bakarrik hala jakinen dugu

 arazo hontaz egia.

 

 


inprimatu