inprimatu
Oñazea
Izenburua:
Oñazea
Sinadura:
Telesforo Monzon-Olaso
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Monzon, Telesforo

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1983
Orrialdea:
194

Oñazea

 

T. Monzon-Olaso

 

                 «Gure Saint-Pierre Jaun Apezpiku,buruzagi ta irakasle zenari,

                                                             biotz-biotzetik».

 

 Oarra. Saint-Pierre Bilafranga-n jaio zan 1884-3-28 an. Larresoro, Baiona,

 Tolosa ta Erroma-n ikasketak burutu ondoren, Baiona-n, Hazparne-n eta Apaiztegi

 Nagusian egin zuen lan.

 1914-1918-ko gudatean gudu-oiñean ibilli zan, eta gero katigu egon zitzaigun

 urte-mordoan. Gizon jakintsu ta trebea. Baiona-ko gotzai; berton il zan 1951-

 12-18 an.

 Euskaltzale fiña. «Eskualduna» aldizkariaren asi zan euskeraz idazten 1914an.

 «Gure Herria» berak eta beste batzuk sortu zuten, 1921 an. «Herria» asterokoa

 sortzerakoan ere parte berezia artu zigun. 1949-10-21 an euskaltzain aukeratu

 zuten. Mugaz emendiko euskal idazleen artean, emengo gerra aurretxoan,

 «Euskaltzaleak» bazkunak jarritako «Kirikiño» sarietatik bat eskuratu zuen,

 Bilbo-ko «Euzkadi»-n argitaratu zuen lan baten bitartez.

 Beronen eriotzaz gizaseme jator, langille ta euskaltzale aundi bat galdu zuen

 Euskalerriak.

 T. Monzon-Olaso-k urrengo amalauko au eskeiñi zion, 1952 an, «Gure Herria»k

 ospatutako omenaldian. Onela dio:

                                                                         A. O.

 

 Sar zaite barnerat, anai Oñazea!

 Zure zai negoen, illundu duneko,

 Ar zazu nerean atseden ta bero,

 Zuk eginen nauzu, nintzen baño obea.

 

         Zatoz gaixo lagun, oteaz betea

 Odoldu nazazun besoetan gero.

 Yainkoak igorri zaitudan ezkero

 Etzait beldurgarri zuri urbiltzea.

 

         Sar zaite ta jarri... Arto ta esnea

 Emanen dizkizut sutondoan, lagun.

 Ta gero, ixillik idekiz atea,

 

         Irten gaitez biok, anai Oñazea,

 Ta goaz eskuti, zuk nai bezin urrun...

 Ar zagun kantari gorako bidea!!

 

 


inprimatu