inprimatu
Presaka bizian
Izenburua:
Presaka bizian
Sinadura:
Jesus M. Arozamena
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arozamena, Jesús María de

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1982
Orrialdea:
29

 PRESAKA BlZIAN

 

Arozamena'tar Jesus Mª

 

 Sinisten dizut, gazte. Presa dezu, noski.

 Presa gabe ez du irixten gazteak ezer bizi alakorik.

 Bizia, presa utsa da,

 eta gaztetasuna ez da iges egiten duen presa besterik;

 egunero bada norbait emezortzi urte dituena.

 

 Adiñekoak esango dizute: «Ez presaka ibilli,

 urte luzeak dituzu aurretik».

 Bai al dakizu aurreko urte oiek zer diran?

 Gizondu,

                 zartu,

                         amaitu...

 

 Eutsi gaztetasunari atzaparretan;

 indarrean lotu.

 Karraxi,

                 jo,

                         asarratu.

 

 (Gaur, aur bat besterik ez da

 biar zu, bide ondotik bastartuko zaituena bera).

 

 


inprimatu