Leenengo komulgatzea
Arana, Jose Ignacio
Naiz aingeru bat izan
Eziñ da agertzea
Nere animak artu
Duen mesedea:
¡Jainko-Ber-bera oso
Nigana sartzea,
Eta bere jargoya
Nigan ipintea!
Ikusirik lenbizi
Neronen barruba,
Jesus bertan dedala
Dana zerutuba
Eta nere amorez
Bera zoratuba,
¿Zenbateraño naiz ni
Geldi beartuba?
Graziya badit beste
Sakramentubetan,
Bere Biotza dana
Eman dit onetan:
Grazien iturburu
Dan Jaunak benetan
Errege izan naidu
Gure biotzetan.
Atoz, bai, Jesus maite
Nere Jaungoikoa;
Egiñ nere anima
Zure antzekua.
Zure kemen zerukoz
Nagola indartua
Erres garaituko det
Mundu ta inpernua.
Zure Sacramentura
Sarri egaturik,
Eta naizan guztiya
Zugan alaiturik,
Iñoiz ez det izango
Zori-gaitz esturik,
Baizik zorion beti,
Dana Jainkoturik.
|