Kanta-erreguba San Jose-ri
Arana, Jose Ignacio
KANTATRTEA.
Jesus-en Aita-ordeko
San Jose maitea,
Beragan bitarteko
Zu izan zaitea.
KANTALDIAK
Zu gizon ta aingerubak
kantatzen ai-dira,
Zu zerubak jasotzen
Argizko jargoira.
Jainko-berak zaitu zu
Aita-tzat begira,
Birjiñ-Ama amoriyoz
Zugana da jira.
Aita Betikoaren
Seme-Betikoak
Pozik egiten ditu
Zure itz-gosoak;
Jarrairik zeru-lurren
Jabe Jauingoikoak
Lasterka zure nayak,
Naiz, begi-kiñoak.
Betikotasunetik
Izan dan Semea
Aita-Jainkoak nai-du
Zuri mendetzea;
Izpiritu-Santubak
Birjiñ-Emaztea
Nai du zure izatea,
Izanik berea.
Zure biotz-gañean
Dago Jesus-ena
Beraganatzen anchen
Poza ta atsedena;
Emazte Birjiñ-Ama
Daukazula urrena,
Zure doai bertutez
Zoratuba dena.
¡Nola zan alegratu
Menfis-ko landara,
Zurekin Jainko-Jesus
Pasatzean ara.
Eramate ez-pa-dezu
Nilo-aldeetara
Erori da Herodes-en
Atzamarretara.
Zurekin Aurcho-Jesus
Zurekin Birjiña,
Zoratzen daude, edanaz
Gozo ta atsegiña;
Santutu dezu ayekin
Ejipto-berdiña,
Berakin gero bizi
Nazaret-iskiña.
Garailari oinpetarik
Izartegi-dana
Inguratuba aingeruz
Zoaz-Jauna-gana.
Zure-mantupera da
Eleiza laztana;
Zerutik laguntzera
Atoz beragana.
Bada zure almena
Ager-da aiñ aundiya,
Ze Jaunak ematen du
Nai dezun guziya,
Egiguzu, San Jose,
Chit-ona biziya,
Jainkozko eriotza ta
Zeruko gloriya.
|