Bizi nai
Ilintxolazabal
Oraintsu illabete bi, irakurtzen nun izparringian, buruko gaixotasuna,
ugaltzen ari zala Ipar-amerika'ko langilleen artean. Eta sendakiñak ziotenez,
gaitz au zabaldu-da, bizikera errezegia dutelako. Ez naiz ondo oroitzen, baño
uste det, 32'tik 40 ordura, dala euren asteroko arloa.
Albiste au irakurri ondoren, esan nuan nere baitan: «Guk, etzeukiagu,
bada, ipar-amerikarren bizi modu xamurrik. Igez, itxura xamarrean bizi giñuzan,
astean 63 ordu lan egiñik. Baño, orain, lar-urritze onek, jo ziguk pipa...»
Eta egia da. Leen, ia griñatuta geunden ordu asko sartzen, eta zerbait
irabazten zan. Orain, emen gabiltza tirriki-tarraka. Ez degu gauza aundirik
nai: alogerak ezin baleizke jaso, ordu geiagotan lan egitea baizik.
Ez gera oroitzen, zenbat odol ixuri zuten gure asabak, zortzi orduak
lortu arte. Aaztu egin nai degu, ia mundu guziko langilleak, gu baño obeto bizi
dirala. Gure buruaustea auxe da: bizi nai.
Nere aitona berpiztuko balitz, lotsatuta deituko lioke:
Zer gertatu zaik, nere kutun itzan
Sozialista Obrera!
Aurrera jun bearrean
egin duk atzera!
Nik, emendik, aldegin
nianian,
orain baño lan gutxiago
egiten zian.
Baño entzun detanez,
buru naastea
dala, ipar-amerikarrentzat,
lan gutxi egitea.
Eta zuentzat errukarriok
buruaustea
dek, sakela arintxo
ibiltzea.
Eta «or-konpon» esanez, urbilduko litzake bere illobira.