Jesus-en biotzari
Arana, Jose Ignacio
KANTARTEA.
Gure amorez sutua zeuden
¡Jesus-en Biyotz maitea!
Orain da beti zure amorez
Urtu ezazu geurea.
KANTALDIYAK.
Goazen atsegiñ, guazen egaka
Jesus-en Biyotz maitera,
Gure izate, gure bizitza,
Gure amore danera.
Gure biotzen billa Zerutik
Etorri bada lurrera,
¿Nola suturik maitetasunez
Beraganako ez-gera?
Gure amorez etc.
Ara Jesus-en Biyotz maitea
Agertutzean lurrean
Pakea jartzen gizonen eta
Jainko Aitaren artean.
Gure amorez urturik dago
Belengo tsoko batean,
Amoriozko kate-ederrez
Gu beragana nayean.
Gure amorez etc.
O zer izketa maite eztitsu
Gozoaz digun esaten:
"Ikasi otsan biotz-oneko
Nere antzera izaten
¿Eztezu ikusten baratzan oso
Penazko kopa eraten,
Oñaze miñik aundienetan
Gorputz ta anima ematen?
Gure amorez etc.
Gure amorez kiskaltzen dago,
Gure amorez miñdurik,
Zigor, irazill, arantza, iltze,
Gurutzepean lerturik,
Jakiñik bere miñ oyek gabe
Guk ez degula Zerurik;
¿Eta oraindik gizon gaistoak
Ez du artuko damurik?
Gure amorez, etc.
Guazen damu-on maitetasunez
Jesus-en Biotz barrura;
Guazen animak garbitutzeko
Eskaiñtzen digun lekura;
Sakramentuban or dago Jesus
Janariaren modura,
Gizon gaisoak indartutzeko
Ta eramateko zerura.
Gure amorez, etc.
Guazen Jesus-en Biyotz maitera;
Geron biyotzak ontzeko,
Birtute danak an ikasirik,
Amorez alkar-sutzeko;
Bere graziyak guganaturik
Berari lagun eiteko,
Iraunik beti amorez anche,
Jainko amorez iltzeko.
Gure amorez, etc.