Itxaropenerako deia
Altzarte
Iņoz be ez neban jakin
zer egiten zenduan zuk
or zure berinezko gaztelu barruan
sartuta.
Zoriontsu bizi ziņala, uste neban nik,
or zure urregorrizko gaztelutorre eder orretan.
Baiņa zure gaztelu orren
lorategitik
ibili dan aizeak
esan deuste
zure barruko
ezkutua:
bein be ez ei dozu euki
atsegiņik eta pozaldirik.
Zergaitik
etziņian
zabaldu
Itxaropenaren
deira?
Alan da guzti be,
ez uste izan
beranduegi danik
oraindiņoko:
Urtero urtero
loratzen da
Udabarria-ta.
|