Oi, gurutz deuna!
Mendizabal
Bide-txigor ertsia,
ixil ta illuna,
aldatz gora, gogorra,
arantz saminduna,
nekegarrizko zama,
baldar ta astuna,
Adan'ek len-obenaz
iriki ziguna...
Baiņan zein maitagarri
zeran Gurutz deuna!
Gaizkillen bildurgarri,
lotsakizun aundi,
izan ziņan luzaro
gizaldiz-gizaldi.
Baiņan zeru-bidetzat
Kristok ziņun erdi,
eta diraun arteņo
ludi onek ludi,
Zu izango zaitugu
Maitasun-irudi!
Oi ikurrin donea! ,
zeruetako giltza,
maitetasun utsaren
opari-oroitza:
jaso zenun garalle
Jainkoaren Itza,
menperatuz Adan'en
oben-zorigaitza...
Gurgarri zera Itun
Berriko Zugaitza!
Zu zaitugu kristauon
bizitzan oiņarri,
ta siņismen-itxaro
penaren pizgarri.
Goi-ontasun iturri
Kristok ziņun jarri,
gizon oron arteko
maitasun-lokarri,
ta zerura garaman
zorion-uztarri!
Apal, garbi biziaz,
Kristoren araura,
griņa txar guzitatik
nadilla ildura!
Gaizkillen onagatik
iltzea dut gura,
Gurutz-bizitza bidez
sar nadin zerura,
ikus dezadan, ikus,
Zugan il zan Ura!
|