inprimatu
Su baltza
Izenburua:
Su baltza
Sinadura:
Nikolas Altzola
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Alzola, Nikolas

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1966 I-II Ikus-miran
Orrialdea:
65-66

Su baltza

 

Oxinondoko Txoria

 

 Su aundi bat zan.

 Su baltza.

 Su ikaragarria.

 Ok egiten eban sua.

 Beste-mundukoa zidurin.

 Bera ikusteaz bakarrik joaten jakon konortea sentsundun arimeari.

 Ez egoan iņor ari suari begiratzeko almendunik.

 

 Udabarria zan, eta eguzki eguna.

 Baiņa burdiņazko txoriak ekarri eben a infernuko su ikaragarria.

 

 Eta su baltzaren azpian,

   errubakoen odol bizia irakiten egoan,

   odol-errekak sortzen

   eskonbru-barrien

   azpian.

 

 


inprimatu