inprimatu
Kulparik ezan gorrotoa
Izenburua:
Kulparik ezan gorrotoa
Sinadura:
Toribio Etxebarria
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxebarria, Toribio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1965 I-II Ikurrin
Orrialdea:
43-45

Kulparik ezan gorrotua

 

T. Etxebarria

 

 Gure basuetako priztixen

 republika zabalian,

 auzixetan bein zebizen

 danak alkar jan biarrian.

 

 Zan euren tema sumiņa,

 gizona: lau oņekuak

 daben etsairik aundiņa,

 kasti'uz sortua Jainkuak.

 

 Txikirik eta ez aundirik,

 priztixa artian ez zan ba,

 kejaren bat ez ebanik

 aren ondamenen aurka.

 

 Zala, batian eiztari,

 bestian nausi garratz bat;

 zittuala, edo janari

 edo dauko morroitzat.

 

 Ta bein jakuen agertu

 gauz'rik lotsagarrixena

 arteko'en bat, zala biurtu

 lagun leunki gizonena.

 

 Irutxur au, aiņ txarrixa,

 parka ezindako azpijana;

 kendu zaspi aldiz bizixa

 ta ordaindu ezin zana.

 

 Baņan, a irutxurlari,

 zeiņ al izan ete zeikian,

 priztixak, nola erabaki

 ainbeste salgei'n artian?

 

 Otsu'k, txakurrak bildurrez,

 zan'tik famelixakua,

 ausarki izenta eban aurrez

 arkume apal gizajua.

 

 Ta gaizto danak, batera,

 aragi samur gosiakin,

 ziran Otsokon aldera,

 faltsu'zana jakiņakin.

 

 Baņa, baketsu diranak

 mardo, bedarrez mantentzen,

 erremiņdu ziran danak

 Otsokon guzurra entzutzen.

 

 Eta arkumian aldetik

 an ziran gertau gudari,

 asarre, orruaz, jarririk

 bata bestian lagundari.

 

 Batzuk, atzeruzka ostikoz,

 beste batzuk, adarka;

 erpoi eta albagiņ zorrotz-

 dun odolzalien aurka.

 

 Eta onek, euren partetik,

 ba zerebixezen ortzak,

 narru'kendu nai bizirik,

 katiauta erpoi zorrotzak.

 

 Arkume aul, arraixuan

 azpijanen mendekari;

 eurak ba, beti Jainkuan

 aurrenengo aldekari.

 

 Baņa, bedarr'jaten daben

 lau-ankako baketsuak,

 ez, baketsuk izanarren,

 bildurtzen aren orruak.

 

 Eta odol-zaliendako,

 ariņ eben erantzuna,

 euren ortzena bez'lako

 minberia eta astuna.

 

 Artian gure arkumia,

 nun ezda ezkutau, koitaua;

 gaiztuen gaizki guria

 geruago zala aundixaua.

 

 Ba, arkumian kulpa aundixa,

 adole madarikatu

 ta izate gorrot'garrixa,

 ezindakua parkatu.

 

 Gaiztuentzat, ona izatia,

 garbixa azal da barrutik;

 zintzua, orban gabia,

 da eztauka kulpau nundik.

 

 


inprimatu