Horatiren Odak
(III'garren sailla)
Horati
euskaratzailea: Aita Onaindia
I. Asini Polion'i
GAIA:Epikur gisa, neurrizale dagerkigu emen Orati. Barne-atsegin ta poztasuna
ez daude aginpidean, ez asko eukitzean, ez izen aundi ta omenean, ez gorputz-
edertasunean, arimearen neurri ta otzantasunean baizik. Erregeak ba-dituzte
beren mendekoak, baiņa Jupiter dago auen gaiņetik. Danok egoera bat-berean bizi
ezta ere, ez gera arritu bear, erio bait-dator aldatz-beera. Zikoitzak, egiaz,
lur-azalean ez-ezik, itxas-gain ere etxeak iaso nai ditutenak. Ez etxe jaiki
lerdenak, ez janzkera bitxiak, ez jateko goxoak, ez usaiki eztiak, gizasemeak
duen miņa arindu ez ba'dagite, zertako gauza oien billa orren joratsu ta
leiaz?
Odi profanum vulgus, et arceo...
Jende xakarra iguin dut, ta nik sapuzten.
Ixil zaitezte: Muse'n apaiz, lendik iņoiz
Entzun gabeko kanta batzuk
Neska-mutillentzat nik ditut.
5 Erregeak, izukor, otseiņak dituzte,
Ta aiek ere Jupiter dute agintzaille,
Erraldoien garaitzez arro,
Bere keiņuz igituz oro.
Gerta diteke onek ark baiņo ildoz ildo
10 Mahats-landara berri geiago jartzea;
Ura, odol jator, eskale
Zelaira; au, oikun-ospez, obe.
Arek maizter geiago ditu, alegia;
Bearrak, baiņa, goiko zein beeko lege batez
15 Ditu zori-jotzen: izenak
Oro igitzen kutxa ozenak.
Ezpata utsa buru-gain zemaika daukanak
Eztu goxorik noski Sikul-jakietan;
Ez kitara-kantuk ez xorik,
20 Eztio itzuliko lorik.
Lo bigunak ez ditu asperkor iņolaz
Soro-nekazarien etxe-supazterrak,
Ez ur-ondoko itzal itsua,
Ez Tenpe aizek dardartua.
25 Naiko dana nai dunik eztu itxasoak
Zirika oi; ezta Arktur'en oldar-jas latzak,
Itxas-altzoan murgiltzean,
Ezta Auntz-txoak goiz jaikitzean;
Ez arriak zigortu mahats-alorrak,
30 Ez soro gezurtiak; naiz zugatzak uren
Erruz, naiz izar-galda kexaz,
Naiz-ta negu gordiņen espaz.
Itxasoa arraiņei medarņo antz zaie,
An ipiņi mukuluz; antxe etxegiņak maiz
36 Morroiz ditu asoiņak jartzen,
Bai lurrez aseak be lerden.
Baiņa, bildur ta zemai, jaun aiņa gaillentzen;
Ontzi burniz jantzitik eztira urrutitzen,
Ta zaldizkoaren atzetik
40 Kezka beltza don jarririk.
Nork gurituko du min dana? Ez prigitar
Arrik, ez izar bezin purpura gorrizkak,
Ez falerno-mats gorriak,
Ezta Persia'ko usainkiak,
45 Bekaitz-miņez, zertako ditut nik jasoko
Zutoin landu-berrizko atarte zangarrak?
Sabin-usa zertako alda nik
On-ibar ziztriņez, ziurrik?
Oarrak.2. Apaiz antzo itz dagi emen Orati'k. 11. Erroma'n, odol argikoen
etxeak muiņoetan zeuden geienbat, baiņa agintari ta olakoen batzarrak zelaian
ospatu oi ziran, ta ara jetxi bear. 18. Sirakusa'ko Damokel dakarkigu gogora;
Sikili'ko orrits-maiak, bestalde, txit oparoak omen ziran. Tesali'ko Tenpe
ibarrak entzute aundia zun. 28. Arktur, Itzai izar moltsokoa; otsaillaren
13'an eta iraillaren 5'an azaltzen da, ta etzan maiatzaren 22'an eta urrillaren
29'an; naiz agerpena naiz sarrera, euri-jasa ta aize-erauntsi zakarrez egin oi
ditu. Auntz-txoak, Burtzaiņaren moltsoko izarņoak. 41. Ospe sundia zuten
Sinade, Prigi uriko marmal-aitzak; zuri zenun, katamotz margozkoa, orban
gorriekin. 44. Achaemeniumque costum, diņo Orati'k; kostu au landara bat zan,
Indi ibai muturreko Patala izaroan batez ere aurkitzen zana, ta beronen
sustraiekin usainki bikain-baikiņa egin oi zuten. Akemene, ordea, Persia'ko
len-errege omen zan.