Aita Larramendi euskaldun paregabeari Andoain-darren kantak
Arana, Jose Ignazio
KANTARTEA
Zuri ¡o Larramendi!
Zuri, gure Aitari,
Pozik ari gaitzatzu
Guztiyok kantari:
Zuk egindako onak
Euskal-erriyari
Zerubetan bakarrik
Du naikoa sari.
KANTALDIYAK
Garagorri-ko baso ta zelai
Larramendi-ko ballera,
Ichasoko arrai, lurreko egazti
Guztiyok atozte onera,
Artzayen-soñuz, aingeru kantaz,
Gizonak betoz batera,
Euskaldun andi Aita Manuel
Gurea kantatutzera.
Ori-da juan-dan eunki-aldiko
Semerik jakintsubena,
Bere ots aundi, birtute errañuz
Munduba bete zubena,
Jainkozko gauzak erakustean
Irakaslerik leenena,
Euskal-erriyan sortu zitzaigun
Umanta goyen-goyena.
Andoain-mendi zabal-goyetan
Sortu zan euzki ederrak
Diztiaduraz alaitu ditu
Euskal-erriko bazterrak,
Bere subakiñ erretzen ditu
Ereji suaitz okerrak
Bero gozoaz zabaldurikan
Errelijiyo susterrak.
Eskola maisu Ernani-koak
Umetan ditu arritzen,
Bilbao-tarren artean gero
Latiñ ikasten jarritzen;
Billargarzira Jesuitetara
Azkar dabela korritzen,
Jakinduriyan goragokoan
Gure gaztea da asitzen.
Galde ezazue Salamanka-ko
Jakintsuenen artean
Larramendi-ren kideko zenbat
Agertu ziran batean;
Edo iztunik izan ote zan
Bere orore batean.
Ur emateko Eliz ta Eskolan
Jakiñ malla ber-berean.
Irrista dira sor ta sartalde
Zure ots dundurioak;
Berana zaitu eraitorletzat
Erregiñ España-koak:
Argitutzen du geiago zure
Jakintza goyenengoak
Antolaturik Loyolan isill
Izkribu mirarizkoak.
Zure izena kantatzen dute
Izarraizpeko mutillak,
Beren ojuai eranzunikan
Urola-ko ibai isillak;
Zure izena birigarroak,
Zozoak eta okillak,
Zure izena Loyola-n bertan
Eleiza berri ta ezkillak.
Andik zabiltza batera beste
Euskal-erri ta kanpoan
Jesus-en onra ta erriyen ona
Darabilzula gogoan,
Dirauen arte kantako dira
Eleiza Andoain-goan
Leiza-ren izen eta zurea,
Biyak alkarren ondoan.
¡Agustin Leiza ta Larramendi
Leizaur-eko semeak!
Zuberi ondrak eta gloriya
Jayoterri on nobleak:
Zuberi eskerrak, zuben bitartez
Dauzkagu añ bitoreak
Inguru dana edertzen duten
Eleiza andi ta torreak.
¡O Larramendi! zure esan onak
Bere gidari zeuzkala,
Gipuzkoako Diputadua
Garailari zan bezala,
Ernani tarrak pozik zebiltzan
Beren babesa ziñala,
Euskal-erriko guztiyen alde
Egin zenduben eiñ ala.
Zure liburu otsandikoak,
Zure izkribu goitiyak,
Euskera ederra salbatutzeko
Ta euskaldun-erri guztiyak,
Eziñ da obeak izango dira
Eta chit onragarriyak...
¡Bedeinkatubak zure antzekoak
Sortzen dituzten erriyak!