Saratz bezela
Jabier Aranburu
Gizonaren bizia
illunean argia.
Gizona,
bizitzaren zubian,
arri tartean
jaio bezalako saratza;
besoak,
ardazkak.
Zubi pean, ura,
zainetan, estura.
Saratz ardazkaren punta
ibai arpegiren ondoan
zealdokatutzen da;
barru-barruko naia
bein ere aseko ez da.
Gizona: saratz;
bizia: ur;
bien tartean,
zubi peko aize otza.
Baņan...
Saratzaren indarra
bere biurkortasunean;
zaņaren indarra
arri tartean.
Gizonaren indarra
bere batasunean.
Laja dezagun
irriyoa
itxasora
joatea.
Egunaren bukaera,
gaba.
Gabaren bukaera,
eguntxinta.
Gaba eta egunaren
tartean,
gazi-gazoko
argi illa.
Nik ikusi ditut
andriaren negarrak,
umeen
farrak,
gizonen makarrak.
Saratz bezela makurtzen da nere biotza
zugana, ama, nere lore bizitzen iņontza.
Piņozar bezela, tontorra daukat zeruan,
zugan, Jauna, nere nai indartsuaren burua.
Saratz eta piņua
aiziaren jostallua.
Lurra eta zeruaren
tartean:
ezertasuna.
Ni erdian:
batasuna.
Lur,
aize,
zerua.
Lurreko
irutasuna.
Seme,
Gogo Guren
Aita.
Ondar,
Aize,
Urdiņa.
Gizona
beti erdian.
Itza abean,
biotza, gorputzan;
bildurra animan.
Itz,
gizonaren
pitz.
Aba,
egi ta gezurreen
kutxa.
Begiak,
argiak.
Gizona,
illuna.
Non dago
egia?
Eguneroko
miņa,
nere aberastasuna.
Saratzaren zaņak,
ur-zaleak.
Piņuaren tontorra,
urdiņ billa.
Ni, berriz,
ura ta urdiņaren
tartean.
Nora joan?
Barru-barruan,
Bi indar.
|