inprimatu
Denian bonbon! Eztenian egon...
Izenburua:
Denian bonbon! Eztenian egon...
Sinadura:
Fernando Artola Bordari
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Fernando

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1962 III-IV Esku-azalak
Orrialdea:
74-76

Denian bon-bon! Eztenian egon...

 

Bordari

 

 Mokaru goxoak yaten

 Mutur-zuri ta tripazai

 dabil noiz nai

 

 Peru-Patxiku gaztea;

 urdail guri, iateko ortan

 beti ernai.

 

 —Denian bon-bon! Geroa?

 ez dek gurea! Gaur bizi,

 Kaixo motel!

 

 Biyarko... gero ikusiko,

 Ez gaituk emen betiko.

 Bota «Martell»!!

 

 —Au, bai, edaritan ona!

 Au, bai, goxo ta biguna!

 Ez al da ala?

 

 Aupa, iji, iju! Gu bai gu!

 Onela biziz, bai ondo

 nijoala.

 

             * * *

 

 Baña gauz denak badute

 bere itzala. Baita ere

 Peru-Patxik.

 

 Errex zebillen atzo...

 Orratx, gose, gaxo, zikiñ.

 tripa utsik.

 

 Urteak bizkar gañean

 Eskean dabil alproja

 Kaska-gogor.

 

 —Ogi puzketa bat arren!

 Abere artean oia

 Beti... moxkor.

 

           * * *

 

 (Aldamenetik lagunak

 leenago gorde zunak)

 —Leen erran zuken bezela

 «Dagonian bon-bon»

 Errazak, gizagaixo orrek,

 «Eztenian egon!»

 

 


inprimatu