inprimatu
Jokua ez da errenta
Izenburua:
Jokua ez da errenta
Sinadura:
Fernando Artola Bordari
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Fernando

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1962 III-IV Esku-azalak
Orrialdea:
73-74

Jokua ez da errenta

 

Bordari

 

 Nun gogoa an zankoa

 Dabill aspaldian Antton

 Erriz-erri.

 

 Yoku-zale apostutan

 Irabaztean pozez ta...

 Itun sarri.

 

 Amar ogeiri! eskeintzen

 Edo bi milla, millari;

 Trabeslari.

 

 Berrogei altxaldi baietz!

 Edo ta, Bandera ezetz!

 Igerlari.

 

 Onela dabil bereak

 jokatzen. Ez da okerrik!

 Esaten du.

 

 Etxekoak aitu ziran...

 Besterenak ere laister

 Xautu ditu.

 

 Arin du zorrak mendean

 artu. Eta esku-zikiñ,

 ia lapur

 

 Dakusgu. Iñorako ez da.

 «Yokuak eta oointzak

 Zañak labur!»

 

           * * *

 

 Yokua ez da errenta

 Esaera zar ederrak

 Esan zigun.

 

 Besteren bizkarretikan

 Eta gure onerako

 Ikas zagun.

 

 


inprimatu