Joan yaku!
O.
Goibelaren anotsak edazle asperkor
Ozenki emon eustan zure eriotz-izpar.
Aizeak: Ģ Joan yaku gizaki bat azkarģ.
Irratiak: ĢItzali da Orixe gotorģ.
Bat-batez zartatu zan ene biotz-euna,
Barrena iņarrosiaz naigabe-ziriak;
Malkozko ziran gero enegan begiak,
Lapa antzera itsasiz zure oroi leuna.
Izurriak jota lez ez diņot guzurrik,
Lengo poza biurtuz oiņaze gorritan.
Igige ta elbarri soiņa gera yatan:
Ez nik uste, ainbat, zu maite zindudanik.
Gure maixu zintzazan euskal alorrean,
Zure urratsen einetik genbiltzan leialki;
Esker ona zor dautzu biotzak biziki,
Ba-dozu ortarako txingarra enean.
Zeru ta lur zagokez buruan ereiņo:
Jaungoikoak bemoizu or goian dirdira,
Ta gure erria bebil zuk emon argira,
Izkera ta oitura munduak dirauņo.
Atzo zure il-obia dardaraz egoan.
Oro argi ta urre, lillurazko dirdir...
Txori bat be kantari, begi biak ņirņir:
Aren senaren jabe ein nintzan osoan.
Ni eskale: euskeraren betiko bizia.
Izan dedilla beti maite ta landua.
Zorunean bait-zagoz doez indartua,
Jagon eizu, Orixe, gure ele maitia!