inprimatu
Aldareko Sakramentu guziz santuari «pange lingua» euskeraz
Izenburua:
Aldareko Sakramentu guziz santuari «pange lingua» euskeraz
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Pedro Miguel de Urruzuno)
Egilea(k):
Pedro Miguel de Urruzuno

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
Orrialdea:
207

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aldareko Sakramentu guzuz santuari "pange lingua" euskeraz

 

 

 Kanta dezagun mingañaz

 Gorputz orren gloria,

 Adoratu alegiñaz

 Odol aiñ ugaria,

 Pekatuaren ordañaz

 Jesus-ek, isuria.

 

 Guretzat zan jayo izan

 Ama zala Birjiña,

 Erakusten bizitu zan

 Zerurako dotriña,

 Eriotzan berriz esan

 Eziñ ¡zeiñ atsegiña!

 

 Azkenengo afarian

 Anayekiñ jarriya

 Legea kunplitu nayan

 ¡Orra zer mirariya!

 Bera biyurtu da mayan

 Besteen janariya

 

 Jaungoiko gizonak bere

 Gorputz egiñ ogia

 Gañera ardoa ere

 Odol: ¡o zer egia!

 Sinisteko orra gure

 Fedearen argia.

 

 Andia da Sakramentu

 Aiñ beneragarria

 Kendurikan testamentu

 Zarra, jarri berria

 Fedea da adimentu

 Gureen giaria.

 

 Sortzalle ta sortuari

 Alabantz pozgarria

 Bedeinkazio ugari

 Birtuteen loria,

 Biyen amoriyuari

 Berdiñeko gloria. Amen.

 


inprimatu