Stonehenge'ko zabalian
T. Etxebarria
Lau milla urtera, ara nun
ibiltari alde onetan,
natorkizun, ni euskaldun,
itz batzuen asmuetan;
bear bada ba, gu ezagun
aintziņako denboretan.
Mundu oindiok gaztian,
gizona etorri barri
goizeko egunsentian,
zenduezen ordun jarri,
bata bestian ondorian,
jiran, zutik, ainbeste arri.
Bardin gure Euskal-errian.
gure arbaso urriņekuak,
jarrai ibilli-ta gero ixan
bidiak beste munduak
zituen mendien erdian
eiņda euren otoitz-lekuak.
Zeuek nausi arri onetan,
iņun ez lako arri aundi
senduegaz, sendo benetan;
ta or nun testigu arrigarri,
sekulako gizaldietan,
geroko etorki danari.
Ziur eskerrak emon guran
Euzki eta onen bendeko
Jainkueri, ba ala be Udan
zer zorion zorioneko
lar ontara eldutakuan
etsi ein bertan izateko!
Atzian betiko utzirik
arek aurreko ibilliak,
munduan ziar igarorik
eta basuak eta ibaiak,
lepo gaņian arturik
euski galdak eta euriak.
Baiņa, lau-una zabal ontako
probarri garau ta mordu au,
geixak ez dirala bertako,
nundik eta zelau karriau?
Eta bein emen aukerako.
zutindutzia? nola asmau?
Eta erremintxadi nausirik
ez zenduela oindiokan,
zelan aren laguntze barik
jarri emen diranak lotan,
arri aundi zutiņen gaiņetik
lau bat milla urte enetan?
Gure antxiņako euskal aitxitxen
ipuiņa bean illuna
argiņ onena he; murgiltzen
ba denboren sakonuna
aundietara, gutxitzen
da juaten argitasuna.
Baiņa, onen arri aundiak letz
ikaratzen mundu guztia,
guri gelditu jaku, ordez,
itz esan-gura aundiz betia,
zorioneko zorionez,
asko maite dogun Euskeria!
Sonehenge, Wiltshire'n, 22-6-59