inprimatu
Spatium curvum
Izenburua:
Spatium curvum
Sinadura:
Toribio Etxebarria
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxebarria, Toribio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1960 IV
Orrialdea:
212

Spatium curvum

 

T. Etxebarria

 

 Jakitun batzun esanean,

 joan da joan, beti joanik,

 aurrera, zuzen-zuzenean,

 Denborak amaitu aurretik

 edo iraungo dabena bete,

 noruntz joera gendun asi,

 ara itzuliko ei giņateke;

 zerua dan guzti-guztiari

 arturik neurri ososoa,

 ta, ziurki, justu-justua.

 

 Eta beste ainbeste egitera

 denboren irauntasunean,

 joan da joan, beti joatera

 etorkizuneruntz, zuzenean,

 ez ete giņake elduko,

 barriro, alakoren baten,

 gaituen zeruak munduko

 utsera biurtu baiņo len,

 gauzen lenengo egunera

 ta aurkitu asieran ostera?

 

 Eta bein bat lotara ezkero,

 denboren irauntze guztiak

 nolan ez diran baiņa ziero,

 —utsa beste milloi urtiak—

 nork daki ez izango ete garan,

 denborak joaten dirala

 illaran eternidadean

 Jainkuan kiņu labur baten,

 berriz, kiņu aren bakoitzian,

 bizi barria asi bearrean?

 

 


inprimatu