inprimatu
Amaren itz goxoak
Izenburua:
Amaren itz goxoak
Sinadura:
Ziriako Andonegi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Andonegi, Ziriako

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1960 II
Orrialdea:
92

Amaren itz goxoak

 

Andonegi'tar Ziriako

 

 Ai, nere biotzeko

 poxpolin kutuna!

 auzotegi guziak

 berdiņik ez duna.

 Auxe aurtxo ederra

 etxean deguna,

 amaren biotzeko

 poz eta zoruna!

 

 Poxpolin zoragarri,

 norena zera zu?

 Irri-par goxo oiek

 norentzat dauzkazu?

 Ezpan pollit oiekin pa!...

 bat eman nazu...

 Munka jango zinduzket,

 siņistu nazazu.

 

 Aurtxo ederrik aske

 ludian ba'dira,

 baiņon orlakorikan

 oso gutxi dira.

 Ai, nere maitetxoa!

 Ai, nere dizdira!

 Atoz, ene semetxo!

 amatxon titira.

 

 Orain, ene kutuntxo

 titia arturik.

 ea egiten dezun

 kumatxoan lorik.

 Lo... lo...., ene laztantxo!

 Egon, ba, geldirik?

 Bestela ez didazu

 emango pakerik.

 

 


inprimatu