inprimatu
Sargo-Ate'ko iturriari
Izenburua:
Sargo-Ate'ko iturriari
Sinadura:
Luken Larreategi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Larreategi, Luken

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1959 I
Orrialdea:
17

Sargo-ate'ko iturriari

 

Larreategi'tar Luken

 

 Arpegiz, gaur, Sargo-Ate'ko iturria,

 ago, eskeņi diņan ura bezin garbia.

 Jantziz, berriz, txukun; eta baita ere

 —ire edertasuna apaintzen— lau Maiatzeko Lore

 

 Maiatzeko loreak, bai, neskatx biurturik!

 iregana etorri diranak, kalea utzirik,

 inguru auetako usai gozoa, artu nairik.

 Be-aldean ezpait-zegon, emengo arnaskairik.

 

 Ai...! zein ederra dan mendi-aizea!

 astean, nere arnaskaia den... kea.

 Bekaitzen aut, egitan, iturri maitea;

 bekaitzen diņat, ezti-gai dabillen erlea;

 ta ez gutxiago, zelaian, jostari dagon arkumea...

 Baiņo zein gauza ederra dan, i, osasunez ikustea!

 

 Bada, aizpa bat balen KALAMUA barrenean,

 zauritua egon zana ainbat egunean...

 gaztetxoa zala; baiņo sendatu ondorean,

 zoriontsu bizi dana; bere sort-etxean!

 

 Bi mendizale jator ziran oroimenez,

 sortuak zerate amaika izardi-nekez.

 Eta zuen sortzaillea den oso ezaguna

 ĢMORKAIKOģ Mendizale Bazkuna!

 

 Gaurkoz, azken agurra, nik iri;

 baiņan ez bildur izan; ikusiko naun sarri.

 Nere begikoa aiz, bada, Sargo-Ate'ko iturmendi.

 Biar, ke-artera doan onekin, errukitu adi!

 

 


inprimatu