inprimatu
Robinson Crusoe New York-en
Izenburua:
Robinson Crusoe New York-en
Sinadura:
Pello Otxoteko
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otxoteko, Pello

Argitalpena:
Plazara.
Urtea:
1992
Argitalpenaren urtea:
Alea:
19.zk.
Orrialdea:
27

 

Robinson Crusoe New York-en

 

Pello Otxoteko

 

 Kaleanzehar

 mundu berrian

 txistuka doa

 irrifartsu

 street-eko maniki apain hoietan

 erantzun baten grinaren bila

 beraien denboraren zati bat

 axolagabetasunez elkarbanatzeko.

 

 Alperrikan da

 ez du merezi

 izate doilorra

 besterik ez dago

 egitura organiko

 "arrazoidun" eta "animiko"

 horren atzean.

 

 Gizarteak pasiboki

 giza-izatea bortxatzen du

 bere pozoin-hazia

 hitzaren ezpainak

 zarrastatuz

 gizakiaren nahimenean

 ezarri

 eta

 kontzientziari

 senpertzen zaionean.

 

 Ikara sortuko zaio

 gizartearen

 estaltze krudel iraunkorra

 isuri bortitza

 jario jarraia

 giza-ibaitik

 gainezka egiten duela

 konturatutakoan.

 

 NON HAGO ROBINSON

 HIRE BILA NABILEK!

 

 


inprimatu