inprimatu
Agur hego haize, agur
Izenburua:
Agur hego haize, agur
Sinadura:
Pello Otxoteko
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otxoteko, Pello

Argitalpena:
Plazara.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
13.zk.
Orrialdea:
35

 

Agur hego haize, agur

 

Pello Otxoteko

 

 Errekak azken txipil-txapla,

 amurrainek azken jauzia,

 neska gazteek azken aldiz

 desorraztuko dute adatsa,

 makalak zabunkatuz

 azken agurra Adonis gazteari.

 

 Eta gu poliki-poliki ximurtuko gara

 eta gure adarrari azken agurra eginez

 lurreratuko gaitu gure azken hego haizeak

 eta begietan azken malkoekin agurtuko dugu haize hegoa.

 

 Eta lurrean tapiza gisa

 Boreasen etorrera apainduko dugu.

 Eta Boreas bizardunak

 bere hats hotzarekin

 gerize azpitik antsigarra esnatuko du.

 

 Zurbila da berpiztea

 mingotsa heriotza,

 biziaren arnas galduaren itzala

 zurbila da

 baina ez iluna;

 neketsua bilakatzen zaigu

 gure neguaren sarrera,

 baina negua

 haizearen norabidearen

 adaketa xumea da.

 

  

 


inprimatu