inprimatu
Ene Euskera
Izenburua:
Ene Euskera
Sinadura:
Ziriako Andonegi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Andonegi, Ziriako

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
ilbeltza/otsaila
Orrialdea:
21-22

 

Ene euskera

 {TITULUA}

Andonegi'tar Ziriako

 

                         Tauer'tar Norberta euskeltzale zintzoari biotz-biotzez.

 

 Erdibiturik daukat biotza

 ain daukat naigabetuta,

 ikusten bai-det gure euskera

 guztiz oinazpiratuta.

 Entzun, euskaldun anai-arrebok

 oso gabiltz okertuta,

 Jaso dezagun euskera

 zarra bestela ilko zaigu ta.

 

 Noiz nai t'edonun mintza gaitean

 gure izkuntza garbian,

 Atzerrietan atzerritarrez,

 euskeraz Euskalerrian.

 Argi ta garbi joka dezagun

 euskaldun zarren legian,

 Orla euskera sendatuko da

 usterik gutxienian.

 

 Baņon zergaitik gera epelak

 gure euskerarentzako?

 Izkuntz au baņo ederragorik

 Zein izan da guretzako?

 Biotz gogorrak baldin bagera

 gure izkuntz zarrentzako,

 Ondoren txarrak elduko dira

 Euskalerri onentzako.

 

 Munduko jaunik jakintsuenak

 dabiltza zorrotz batzartzen

 Euskal-izkuntzan oinarri zarrak

 sustrai-sustraitik aztertzen.

 Euskera zarren edertasunak

 alde guzitan goratzen,

 Oiek guziak ikusi eta

 nola ez gera lotsatzen?

 

 Tamalgarria bene-benetan

 gaurkoz gertatzen zaiguna,

 Euskera utzi eta erderaz

 au lotsagarritasuna!

 Jarri gaitean sakon oldozten

 non daukagu guk sentzuna?

 Non dago gure gizontasun

 ta gure euskalduntasuna?

 

 Mugi gaitezen euskaldun danok

 zabal dezagun euskera,

 Amagandikan ikasitako

 lendabiziko izkera.

 Bide ortatik baldin bagoaz

 ondo ibilliko gera,

 Euskera galtzen uzten badegu

 betiko galduak gera.

 

 


inprimatu