inprimatu
Eguantz
Izenburua:
Eguantz
Sinadura:
Eusebio Erkiaga
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Erkiaga, Eusebio

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
Alea:
epaila/iorraila
Orrialdea:
122

 

Eguantz

 

Erkiaga, Eusebio

 

 Etxe-zokoak illun dagoz oraiņo,

 sabel zuribeltzez dugu laiņo

 ibarretan.

 

 Baiņan zure eskuak, ene Jaun,

 zer orori damaio iraun

 egun eta gauetan.

 

 Zer duzu begi oietan

 nik ezagutzen ez dudanik?

 

 Negar egin bear nuke

 nire akatsen parka-eske.

 

 Zure arpegiak eztu beiņere zimurrik,

 eneak bezela,

 ez kezka ta miņik.

 

 Utz ezadazu zure oin txurietan

 musu bero egiten.

 Zure ontziko gizonetan

 ea noiz nauzun artzen.

 

 Nahi bait nuke, nahi,

 kai artan

 sare graziz beteak

 biltzen ari

 illuntzerik eztuten egunetan.

 

 


inprimatu