inprimatu
Anai ondatua
Izenburua:
Anai ondatua
Sinadura:
Toribio Etxebarria
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxebarria, Toribio

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
orrila/garagarrila
Orrialdea:
9-10

 

Anai ondatua

 

Arratetiko-bat

 

 Goiz onetan, naizenian,

 oge ederri'n lo eiņda gero,

 lantegirako bidian,

 beiņ sei ta erdiak ezkero,

 aurkitzen dot, gizajo bat,

 dana jausi t'apurtua.

 Gizonek a aintzakotzat,

 eta danon Jaungoikua,

 bera be, balitz letz aztu

 bere semetzako onekin.

 Ta gu, ustez anai ez bagendu,

 Aita bat'nak izanakin,

 kristau goyazenok bidez,

 eiten dogu albo batera,

 bere zorrixen bildurrez

 et'al dala ez ikustera.

 

 Ez ikustera ta igesik,

 Jeriko'rako bidian,

 beste judixo bat banitz

 bezela, aitua legian

 baņa utza biotz barruan;

 lagarikan Samaria'tar,

 eiņ deixan nere lekuan,

 obligaziņoz eta sazkar,

 Poliziakoren batek

 eruanaz Depositora;

 nun biarko gizajo arek

 burua oitu Reglamentora,

 ta katiu izate kontura,

 aterpia euki eta ogixa,

 eskupaņua eta ura

 eta soņeku garbixa.

 

 ĄAi au Zibilizaziņua!

 Biotzeko obra onen ordez,

 naiku'kontribuziņua,

 irabazten danetik errez

 gogo barik pagatzia,

 auzo zintzuen arteko,

 zu, lege gordezalia,

 mundu aurrian agertzeko!

 Baņa, ziur, orrenbeste

 ŋez al eben bardin eiten

 antxiņako Jentillak be?

 Eta ez bagara gu geitzen

 Lege otz illan letriari

 barruko berotasuna,

 eta geure arimiari

 amore bat su-garduna,

 au, gure kristau izena

 ŋzelan eiņ benetakua?

 ŋPentzaurik lenen d'azkena

 amarretik batekua?

 ĄEz, eta milla bidar ez;

 eta madarikatua

 gauzak errez gura dituana

 bitarte dala Dirua!

 

             * * *

 

 Eiņda bai gauza jakiņa

 ez dogula naiku Egixa,

 gauzen lau eta bardiņa,

 numerua eta neurrixa,

 ta ezda itxurazko errezoia;

 sari letz, gaņetikua,

 ez badabe onek koroia,

 sakrifizio zintzua,

 Ona Txarran ordaiņa,

 parkaziņua, grazia,

 borondatia t'al aņa

 gure auzuan arduria.

 

 Ez dala egi biziko

 Jaunan Ebanjelixua,

 letra utz narru-gorriko

 edo berba azalekua;

 saldu edo biar bada erosi

 leikin guzia diruakin,

 eta bete, norbera egoki,

 beste bat ordiazkuakin;

 beiņ espaņatarrak letz

 Kuba'n gerria zanian,

 sei milla errial bitartez,

 geldi geldi euren etxian.

 

 


inprimatu