inprimatu
Bikoitza
Izenburua:
Bikoitza
Sinadura:
Eusebio Erkiaga
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Erkiaga, Eusebio

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
epaila/iorraila
Orrialdea:
8-9

 

Bikoitza

 

Erkiaga, Eusebio

 

I.— Izu

 

 Arrabete lur, Jauna,

 aski dugu azken,

 gure autsak biltzeko

 eriotz-ondoren;

 alaz ere ba dugu

 sumiņik guk emen

 begirakune zital

 ta deadar ozen.

 

 Ilarrieta baten

 izan berri nauzu

 obi edegi, leze

 ao ilunbezu;

 zerraldo zena,

 puxka besterik ez duzu...

 Ezur banakak an, or,

 txoil, its, mamin-ustu.

 

 Euli makal zikiņak

 sar-urtenka egan;

 amio-usain murritz

 barnean ormetan;

 kiratsik, alabaiņan

 ez guk sudurretan...

 Utsaren kide itzultzen

 bait-gara benetan!

 

II.— Itxaro

 

 Eder, mendian, uda-miņean

 pagoak duen itzala;

 amaika bidar nik ames egin

 erio-gaindi nintzala,

 erio-gaindi nintzala.

 

 Ilerri artaz kanpora eta

 bestelakora jo nuan

 erioz aitzi Bizi-lturria

 etxe isil baten zegoan,

 etxe isil baten zegoan.

 

 Inguru zuriz mai bat apala,

 orra Maitea-k su-labe;

 kutxa tiupian... ikus ez ikus

 Bizitzaren Jaun ta Jabe,

 Bizitzaren Jaun ta Jabe.

 

 Begiok lauso, makurtu nitun

 belaun gogorrok lurrera,

 ta arako uste laudardukorra

 uxatu nuen atzera,

 uxatu nuen atzera.

 

 Eta baita asi ere, Jaunari

 barka eskeka orduan...

 erio-gaindi Ark baitu nitzat

 jarlekutxo bat zeruan,

 jarlekutxo bat zeruan.

 

 


inprimatu