inprimatu
Pilota
Izenburua:
Pilota
Sinadura:
Etienne Salaberry
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Salaberry, Etienne

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
iraila/urrila
Orrialdea:
6-7

 

Pilota

 

Etienne Salaberry

 

 Zirti, zarta

                   oi, pilota

                   ichur, hauta,

                   bestakari

                   zuk bozkari

                   zirti-zarta.

 

 Plaza erdi gainean, lau muthiko gazte,

 Elgarren bethe segur, edo berek uste,

 Errein beso-begiak, zalhu baitituzte,

 Ari dira pilotan: auzi orai haste.

 

 Galzak churi, athorrak are churiago,

 Pilota dute zirrizt, gibel heldu gogo,

 —Kartariek holachet emeiten hordago,—

 Iguzkia zerutik, behaka baitago.

 

 Plekari, herrietan lehen aiphatua,

 Jartzen da khondatzale, berdin choratua,

 Ahantziz heldu dela, ezin baztertua,

 Herioa, eskuan, chichtera hartua.

 

 Herioak ukharei, kheinu izpi batez,

 Jakinki bazterretik nor behech ala ez,

 Hautatu duena jo, botatzen indarrez

 Jaunen iaun chichterari, agertua zampez.

 

 Eta bihar jauziko berze plekariak

 Mendiek adituren berze irhintzinak,

 Asma ez dezazkegun herritar gazteak,

 Hasiko ahantzirik, oraiko izenak!...

 

                   Zirti-zarta,

                   oi pilota,

                   gogoeta,

                   zuk ilhuntzen,

                   nahiz ozen,

                   zirti-zarta.

 

 


inprimatu