inprimatu
Errekatxo Gaizoa!
Izenburua:
Errekatxo Gaizoa!
Sinadura:
Mikel Arrutza Egia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrutza, Mikel

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
orrila/garagarrila
Orrialdea:
7

 

Errekatxo gaizoa!

 

Arrutza eta Egia'tar Mikel Arrugain

 

 Nora xoaz borren arin,

 errekatxo gaizoa?

 Nora xoaz, ur kaxkarin,

 trokartetik sakostarte

 zarraparra zoroan?

 

 Goiko sorgu maitagarri

 gibelean utzirik,

 zein da xure poz-egarri,

 zelairantza etortzeko

 txurruaka, menditik?

 

 Gera xaite, urriñean

 dantzut, itsas orroa,

 haren sabel illunean

 galdu xeinke, bein-betiko,

 xure izate osoa.

 

 Aholkua entzun arren,

 errekatxo han doa,

 aldatz, muna, zelai barren;

 alai, azkar, poz ta barrez,

 eriotzan ondoan.

 Azkenean galtzen zaigu

 itsas-zabal kolkoan.

 

 ONDORENA

 Gaztedia honan dabil,

 errekatxon antzean,

 atsegiña dasta naiez,

 griña txarrak bultz egiñaz,

 ondamendi betean.

 

         (Oarra: Aditzean «xoaz» eta abar erabiltzen dut. Nire ustez, elederrez

 ari garanean, «iketa» edo «itano» alde batera utzirik, era hau artu bear

 genuke. Lagunen batekin begirunez mintzatzen garanean, «zoaz», «duzu» eta abar,

 baiña adiskidetasunez, barrukotasunez mintzatzean, «xoaz», «duxu» eta horrela.)

 

 


inprimatu