inprimatu
Omer'i
Izenburua:
Omer'i
Sinadura:
Jokin Zaitegi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zaitegi, Jokin

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
orrila/garagarrila
Orrialdea:
5-6

 

Omer'i

 

Udalaizpe'k

 

                           Barandiaran Xalbador S.J. «Iliarena» euskeratu digun

                                               euskal-idazle bikainari biotzez.

 

 Olerti ederraren guraso iatorra,

 biotzondo andidun irakasle, agur!

 Biotz-begietan zaut, agure bizkorra,

 ereinotz-burestunez bekokia makur.

 

 Euzkadi zarrerako gogoz dagitzut dei;

 nor opa dukezu, itsu, zure beso-lagun?

 Erri-bazterrak oro eguzkitan blei-blei,

 irakiten daukazu gure egurats-lurrun.

 

 Abesten asi zaitez erri-zei erdian,

 ezpain ertzean parra, bertsolari antzo.

 Baserritar zindoak daude baranoan,

 begietan txingarra, ialkiten duzuino.

 

 Odolez eta izkeraz ezkera nerabe,

 bai, baina eder-gosez, eta iolas-maitez.

 Gure ibar-arruetan ez zaiteke erabe,

 maite dukezu, naiz ta txiki izan lurraldez.

 

 Inguruko txaloak eten dute ixila...

 bi aizkolari zaintsu, irri-zuri datoz.

 Gizonak ustu dute toki biribila,

 bizkarren gain aizkorak dirdai euzki zoroz.

 

 Orra aizkolaria enbor lodien gain,

 oinutsik, burua zut, «aitaren»

 eginda odol beroz pakerik, asteko zantzu zain,

 beso-gorri zaintsuak aizkora jasota.

 

 Laisterkari bizkorrak erakori ditun

 txaloetan, biotza orri-ikara izanen:

 arraunlari sendoen estropadak

 iztun iarriko, sagardoa txastatu ondoren.

 

 Edota balankari azkarrak iztarpe,

 pirrikan, besagainka, Elade'n bezala,

 mendiko zelaietan ditugu, galtzarpe

 badaukate kozkorra, badaukate ezpala.

 

 Zuk ezagun bageko itsaso-bazterra

 begiak ikus-ala: bertako arpetan

 Tartalo, Kiklopa'ren senide kalderra

 bizia zenun emen antxina zarretan.

 

 Negu gorri gerrian sukalde ondoan

 etxekoekin alkar, badukezu aldi

 elezerrak ialkiten artazuriketan,

 atso, agure, gazte ditukezu adi.

 

 Baserri-talo-esne, artobero, urdai

 —azpikoz azitako ume matrail-gorri,

 udaberriko argiz beturdinak dirdai

 dituzu baranoan, iperloka, horri.

 

 Zerorren mintzoaren oiartzun zolia

 entzuna da gurean, «Orixe» mardula:

 ele-ederrez abesten, eskuan ontzia,

 asia da aspaldiko euskaldun mintzula.

 

 Eder egarri-gose zeran gure gazte!

 gurikeriak oildu, txeraz artu Omer:

 gau ta egun irakur, ixil-ederreste

 izango duzu esan-eginetan eder.

 

 


inprimatu