inprimatu
Gabona
Izenburua:
Gabona
Sinadura:
Sabino Arana Goiri
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arana Goiri, Sabino

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1950
Argitalpenaren urtea:
Alea:
9/10
Orrialdea:
1

 

Gabona

                               (Artzañen abestija)

 

Arana ta Goiri'tar Sabin

 

         Abinduba zorra ei-da, ta ni nire abintza betetan nua. «Gabona» deritxon

 Arana-Goiri'ren olerkija luzetsuba dala esan neban eta orregaitik zati bat baño

 eneban ipiñi azken-zenbakijan: «Miren'en abestija». Gaur, ba, artezkari

 Jaunaren bayetza daukodan-ezkero, beste zatija argitalduko dot emen: «Artzañen

 abestija». Eta berarekin batera beste Euzkel-Pizkundiaren olerki bi:

         «Aitonaren esana». — Bustintza'tar Ebaista ("Kirikiño»).

         «Jantzi daigun Euzkerea». — Enbeita'tar Kepa.

 

                 I

 Jaunaren geznarijak

 Poz-geznea ekarri dausku:

 Geure larre onetan

 Jaun-Semia jayo bai-yaku.

 

                 II

         Guazen artzain danok

 Seintxu Deuna billatuteko:

 Geure bildots barrijak

 Ixan bediz berarentzako.

 

                 III

         Ardoki baten Jauna,

 Esan dausku jayo yakula:

 Bera aulan txikituta,

 Geu geronek anditu gara.

 

                 IV

         ¡Au da Jaun errukijoi,

 Ona ta Jaun maitegarrija!

 Bere maitetasunak

 Eratsi dau aska batera.

 

                 V

         Jaunaren geznarija

 Dantzubenak ¡zorijontsubak!

 Jatzi dan Taun-Goikua

 Dazabenak ¡zorijondunak!

 

                 VI

         Sein ori ardokitan

 Jayoten da, geu lakoxerik

 Ardijak zainduteko:

 ¡Ezta iñunbez artzain oberik!

 

                 VII

         Ara or ardokija...

 Entzuten da Semetxubari

 Amaren lolotxuba...

 Lotan dago; biar da ixilli.

 

                 VIII

         Jaungoiko-Semia, agur;

 Agur, agur, Jauna'ren Ama;

 Agur, Zeu, Gixon deuna,

 Neska-Amaren ezkona zara.

 

 


inprimatu