inprimatu
Gabona
Izenburua:
Gabona
Sinadura:
Sabino Arana Goiri
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arana Goiri, Sabino

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1950
Argitalpenaren urtea:
Alea:
5/6
Orrialdea:
1-2

 

Gabona

                               (Miren'en abestija)

 

Arana-Goiri'tar Sabin

 

 «Ederto eritxi dautsat zuk argitalduriko «Euskal-Olerki Bikañenak» atalari. Nik

 300 olerki baño geyago batuta daukadaz, baña ez idaztijetan argitaldubak ixan

 diranak, idaztijetan-barik izparringijetan eta aldizkingijetan, pillatu-barik,

 agertu ziranak. Eurekin iru idatzi egin dodaz (argitaldu-bakuak, jakiña). Batz

 orreri «Euzkel-Pizkundia'ren olerkiririk onenak» deritxot eta idazpuru

 berorrekin lau olerki bidaltzen dautzudaz, zure aldizkingijan argitaltzeko,

 atsegin ba-yatzuz eta biarra badozu.

         Eurok dira:

         «Gabona». — Arana-Goiri'tar Sabin

         «Izkillu-Deya». — Eleizalde'tar Koldobika

         «Mois'en abestija». — Arriandiaga'tar Imanol, M. B. S.

         «Tori nere edontzia». — Zaitegi'tar Jokin

         Geyagorik gura ba-dozu, bidalduko dautzudaz, idaztijetan eztagozanak,

 eta gitxi ezagunak diranak».

         Auxe idatzi digu Jemein'dar Keperin euzkaltzale onak eta pozik andienaz

 aurrerantzean atal au bere kisa uzten dugu, ta irakurleak oro atsegiñez

 onartuko dutelakoan gaude.

 

 nbsp; class=oharra ALIGN="RIGHT"> Jemein'dar Keperin

 

                 I

 ¡Ene semetxu maite-maitia,

 Ene Jaun-Goiko bixija!

 Ona zeure bijotz-amatxuna

 Goi ta beko Jaun andija.

 

                 II

 Mendi ta murubetan edur da,

 Leitu iparrak latsak ditu...

 Gixonen bular-barruban, bere,

 Lei-bijotza aurkitukozu.

 

                 III

 Illun-illun gaurko gaba dago,

 Ezta zeruban ixarrik:

 Gixonen adimenak bere bai

 Dagoz illun-illundurik.

 

                 IV

 Baña Ludija poz ixan bedi

 Eguzkija urten dalako:

 Argitzeko gixonen burubak

 Eta bijotsak suzteko.

 

                 V

 ¡Ene odolaren odol deuna!

 ¡Ene begijen betseña!

 ¡Ene bijotzaren bijotzuba!

 ¡Ene sabelaren Seña!

 

                 VI

 Artzaintxu zerutar laztantxuba:

 Nik, be, lagunduko zaitut;

 Artxuren bat igesten ba-yatzu,

 Neuk eratorriko dautzut.

 

                 VII

 Zeure begi ederretan dakust

 Zeure bijotza osoro:

 Zeure bixitz gustija dakust or...

 ¡Ai, ene, lo, kutuna, lo!

 

 (Jainkotiar olerki au autetsi dogu, aberkoyak ezagunaguak diralako. Olerki au

 gitxi ezaguna da, baña oso ederra ta samurra. Onez gañera «Artzañen abestija»

 be, bai-dauka, baña luzegija dalako, ezin dogu emen argitaldu. Baleiteke beste

 egunen baten argitaltzia).

 

 


inprimatu