Arantzarik gabeko
Agnès Esponde
Eguna arratsaren pare osoki iluna
logelan nago zalantzaz betea...
xoriak ere ixilik daudela...
nere bihotza atsegabetan, zuri pentsaketa.
Doi-doia elgar suertatu orduko
gure begiak josi direla betiko.
bihotza ere saltoka ezin gelditua...
burua burtxoroak hartua, zer zirimola!
Zeruari lehen behako bat eman eta
laster zonbeit nigar xorta botatzen dituela...
nere begiak ere bustitzen berehala...
zure eskasak osoki tristatzen nauela.
Baratzerat itxuli bat egin dutala
loreak hetsirik, burua apaldua...
usain gabeko airea, zer tristura
pinpirinak ere gorderik, eguzkia desagertzen dela.
Huna nun gau argitsu batez
izar laster bat agertzen zait uste gabez...
Mezu berezi bat eskatzen zuela...
nere gogo bihotzak goxatzen zituela.
Amodioa zer gauza ederra...
arantzarik gabeko arrosa, sinetsi nahi dutana;
mendez mende gizonek eskatzen dutena
gure biziko lagun kartsuena, itxaropenez betea.