Hiri sakratua
Agnès Esponde
Euskal Herritik Ekialderat...
bi hegal kolpez Atenas herrirat...
zeruak bi nigar xorta botatzen zituela
nere begiak ere busti direla zu berrikusi eta.
Ezagutu zaitut hogoi urtetan...
maitatu ere sekulako, nere izaitean...
berriz agurtzen zaitut zonbeit urteren buruan
pozik nago zure besarkatzean.
Iguzkia agertu orduko...
xoriek xaramelatzen dute, ttirrittak lagun zoin gehiago...
herri guzia xoraturik dago
emankizun ederragorik ba ote da munduan? pentsaketa nago.
Esne eta eztiz bizi jendea...
xaramela eta poesia nagusi direla...
anaitasuna eta elkarrizketa ihardunaldi lehena
herri demokrazia orozgainetik agertzen dela.
Itsas argi baten pare mendez mende...
mundu guzirat hedatuz zure distira...
agian betiko hiri sakratua izanen zirela
sekulan itzaliko ez den Eguzki Sainduaren pare.