Bidaide gogaide
Aurelia Arkotxa
I
(Walt Whitman-i)
I
oihan zabalen gainetik
lur izartegi asteroide
galaxiak kurutzatuz
doan haize sinfonikoa
kosmoseko poetaren
ozentasun siderala
II
Poeta lur antzuetan barna
mugagabezko eremuak trebesaturik
espazioko zilo beltzetarik jalgirik
badoaz bidaiant bakartiarra
xapelik gabe
Rimbaud urrundu zen gisan
orthuts
oinetakoak soinburutik zintzilik
badoa orthutsik
over the sterile sands
and the fields beyond
bidaiant bakartiarra
bareheaded barefoot
zerumugan dantzari
wandered alone
xorien oroitzan
hegaldaka
badoa
II
(Arthur Rimbaud-i)
Tu as bien fait de partir, Arthur Rimbaud
NOUS sommes quelques-uns à croire sans preuve le
bonheur possible avec toi.
René Char
Arrazoin huen
joan hintzen
hemen uste diagu
han galdu hintzela
ongi badakiagu
hire zitatzen
errezitatzen
kopiatzen
plagiatzen
eta hi
hain haiz urrun
hitzik behar eztuen poesian
III
Ahate berdeak
Sekulako erauntsia ari zuen. Primaderako erauntsi hain atsegin horietarik.
zeko baratzez inguratu etxe apaindu hauek Getaria edo Donibane Lohitzuneko auzo bateko etxeak iduri.
Zonbat kilometro eginak ote nituen trenez huna heltzeko? Mila? Mila berrehun? Gehiago? Gutiago?
Suizako mugaren iragaitean, goiz huntan, belai berde iduzkitatuetan lauhazka agertu zitzauzkitan zaldiak.
zaldiak iduzkitan lauhazka... Aitatxi Diburxio Orozkokoak urrungo erresuma ixil hartarik igortzen zautan begi-
keinu berez1a zen enetako.
Ochsen ostatura heltzean ja ilunabarduak ziren gauzak. Euri xeheak gaua goizago etorrarazten zuen. Ganbara
xuri ttipi eta apainduan, leihotik ikus zitezkeen elizako ezkila grisilunek mendekoste mezpera zela iragartzen
zuten gelditu gabe. Eta gero, azken brontzezko oihartzun bero haiek ixildu zirelarik, soinu malenkoni-
koagoan, abantxu gau guzian, oren guziak batbanaka eta erdi guziak entzun nituen.
Biharamunean, euria eta iduzkia Amatxi Mari Bankakoak axeriaren besta zela erranen zautan dudarik gabe.
Han, lanoen artetik, axeri gorri papoxuri beharri xuta dantzan ari irriz karkailaka!
M.L.ren etxea herriaren goitian kokatua zen, zuhaitzek gerizatzen zituzten etxe partikularren artean. Baratzen
gibeletik doan bidexka jarraikiz zen hara errexenik heltzen. Etxea, maldaren gainean zagon, errebide hertsitik
goiti, mendixkaren hegalean pausatua.
Ateri zen. xeila karrankatua ideki eta gero, igan behar oraino eskailera hertsi andana bat saihetseko atera
heldu aitzin. Ch. izeneko andere gazte batek ideki zaukun. Zakur beltz haundia sartzean zagon luze-luzea
etzana, liburuetarik eta egoitza oso hortarik sortzen zen giro baketsuaz inguratua.
M.L. arrunt eri zen. Gutti gelditzen zitzaion bizitzeko. Emazte gazteak lagundurik hurbildu zitzaukunean,
errapuski, adinak eta gaitzak iñartua, bainan irriño batekin ezpainetan, Erratzuko amatxi Ferminaren begi urdin
argiak zitzauzkitan bapatean agertu.
Goizeko iduzkian hegalen apaintzen ari, laster airatuko diren aintzirako ahate berdeak.
IV
Altzifresa
Baratze baketsuan badabiltz, zozo, biligarro, papogorri eta aminapittirra jauzika. Oxtion hasi da balantzaka,
baratzean emeki, altzifresa.
Altzifresaren harat-hunata, galeria gorrian armiarma, eta ehuntzera doan sarea, antxetak auhenka
Bidasoan, bihar haize erauntsi Hendaian.
Liztor kozkorrek daldarazten jabaldura, hostopeko zoriak ziztuz ahapeka, hesi bertzaldean andrea has¡
bere zakurrari erasiaka, ainaren hegadak hegatzetik badoaz fristan, baratzean, ustegabean, arrats berdebluia
sartu, orai, eremu goibelekoak dira baratzeaz jabetu eta gau-ainarek dute balusezko dantza gosetua hasi.
Bihar Hendaian goaiak haundi.