Urruneko xoria
Agnès Esponde
Gazte eta lorios, adin ederrenean
ez zen ez dudarik ez mugarik gure artean
gogoa arin, bihotza argi, zorion betean,
zer parabisua, lur huntan berean.
Primaderaren pare lehen urtetan
baratze bat egina ginuen elgarrekilan
kolore guzietako lorez estalia
xoriek xaramelez alegeratzen zutela.
Iguzkiak gure kara osoki berotuz
itsasoak aldiz bere uhainez amodioa hedatuz,
ilargiak ere begi keinu bat botatzen zuela,
izarrek zeru gain hortadk distiratzen zutela.
Denak berdin girela sortzean,
xuri, gorri, hori ala beltz lur huntan
gizonek beren legez mundu guzia kudeatzen,
ordu berean, beste batzuek batasun eta bakea suntsitzen.
Desberdintasunak gizona aberasten duela!
halere, nola loreak zimeldu dira uda hastean
ez ote ginuen baratzea aski artatzen?
zerua ere lainoz estali da ustegabean.
Urruneko xori batez nintzan gustatu
hurbilagoko xaramelak ez nintuen xoratu!
bere tokirat betiko da airatu...
ni aldiz, hemen bakarrik gelditu.