inprimatu
Ezpeldoiko altian
Izenburua:
Ezpeldoiko altian
Sinadura:
Aurelia Arkotxa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arkotxa, Aurelia

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
2000
Argitalpenaren urtea:
Alea:
33.zk.
Orrialdea:
84

Ezpeldoiko altian

 

Aurelia Arkotxa

 

 Heldu

 Andozeko ibar luzian lasterka

 heldu da

 bükhata

 bükhataren egitera

 heldu Bost-Mendietan behera

 heldu da

 Ezpeldoi altiraino

 bükhata

 bükhataren egitera

 

 Heriotza

 dute

 elkarrekin

 garbituko

 Heldu

 bükhata

 bükhataren egitera

 Ezpeldoiko gainera

 Ezpeldoiko bükhata

 ala bükhata

 Ezpeldoiko bükhata

 ala bükhata ederra

 Badoa

 laguntzera

 badoa

 bükhataren egitera

 hirür dozena athor

 sobera

 emazte bakar batentzat

 badoa harengana

 heriotzaren garbitzera

 Ezpeldoiko errekara

 oihala murruskatuz

 badoa

 heriotza

 Ezpeldoiko erreka gorrituan

 xori beltx hegal luxeak

 ainara xorrotzak

 bükhata ederraren gainean

 hegalka eta hegalka

 

 Heriotz-liburutik jalgi berri

 ainara lano beltzak

 eletrika hariak

 ditu belztu

 Hirur dozena athor

 Berterretxerenak

 Ümen

 odolez gorrituak

 Odoletik ahürkaz biltzen ari

 nolaz ote

 nolaz

 heriotza haiñ hüllan ükhen

 eta deüsere ez jakitea

 


inprimatu