inprimatu
Itsashegiaren hutsa
Izenburua:
Itsashegiaren hutsa
Sinadura:
Aurelia Arkotxa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arkotxa, Aurelia

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
2000
Argitalpenaren urtea:
Alea:
33.zk.
Orrialdea:
82-83

Itsashegiaren hutsa

 

Aurelia Arkotxa

 

 I

 

 Ur bazterrera

 untzi haundien

 ikustera

 elkarrekin joan gogo zuten

 Donibaneko hondartzatik

 nola itsasturiak balea arrantzara zihoazen

 ikustera

 

 Bizkitartean

 hiru mende

 hutsa zagola itsasoa

 

 Halere etzuten etsitu

 itsasoaren bertzaldera

 untzi haundiak estali ziren lekura

 nahi baitzuten heldu

 

 Eta lanoan ziren urtu

 

 II

 

 1676.eko urte benedikatu huntan

 Voutremer irakaslea

 Dieppetik Havrera joanik

 eta handik

 itsasoz-itsaso

 hegoalderuntz

 saionako portuan jeutsi zen

 piaiaz nekatua aspertua

 haize euritsuak

 ile lotuak harrotzen zizkiola

 Jakoberen makila

 bi globo

 itsas-orratza

 esfera bi

 eta astrolaboa

 bazekarzkien

 berekin

 hidrografiako irakasle berriak

 

 III

 

 1676

 

 Iturriko bi untzi haundiek

 badu aspaldi

 belak haunturik

 urak eztituztela pasatu

 

 Ziburu 1999.ko buruilaren 16a

 

 IV

 

 Uda bururatzen ari

 goizeko sei t'erdiak

 argi dorre gorria itsashegi muturrean

 ahate beltz papo argiak zirristaka ur gainetik

 urrunean balea ilunaren lanbro zuria

 

 1999. ko agorrila, La Martre (Kaizpe-Québec-)

 


inprimatu